
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen azken txostena eta industriaren eta berrikuntzaren alde Europan eta Euskadin egindako apustuaren garrantzia azpimarratu du
- Mikel Jauregi sailburuak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen "Euskadi eta Europar Batasuna: oparotasun eta lehiakortasun helmuga partekatua" txosten berriak gizarte zibiletik egiten duen ekarpen konstruktiboa.
- “Eraldaketa eta ziurgabetasun garai honetan, inoiz baino gehiago, gizarte zibilaren konpromisoa eta ekarpenak behar ditugu gure industria-politika hobetzeko eta indartzeko”.
- "Txostenak Mario Draghik proposatutakoaren ildotik egindako planteamenduak jasotzen ditu. Planteamendu horiek industriaren, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustu irmoak aldarrikatzen dituzte, Europar Batasunaren lehiakortasuna indartzeko, eta Eusko Jaurlaritza arlo horietan aktiboki ari da lanean duela".
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du lana, Zedarriak elkarteak "Euskadi eta Europar Batasuna: oparotasun eta lehiakortasun helmuga partekatua" izenburupean aurkeztu duen azken txosten ekonomikoaren ondoren. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik txostenaren balorazioa egin du aurkezpenaren ondoren, eta nabarmendu du gizarte zibilak ekarpen konstruktiboak egitearen garrantzia, herrialdea bizitzen ari den eraldaketen aurrean, "gure ehun ekonomikoa hobetzeko eta gure ongizatea bermatzen duen oparotasuna sortzeko".
"Eraldaketa eta ziurgabetasun garai honetan, inoiz baino gehiago, gizarte zibilaren konpromisoa eta ekarpenak behar ditugu gure industria-politika hobetzeko eta indartzeko. Europa gisa dagokigu politika berrietan azeleratzea,
beste batzuk baino azkarrago aurrera egin ahal izateko. Zedarriak bere txostenean Mario Draghik edo Enrico Lettak adierazitakoaren ildotik doazen planteamenduak jasotzen ditu, industriaren, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustu irmoak aldarrikatuz, Europar Batasunaren lehiakortasuna indartzeko. Arlo hauek dira lehentasunezkoak Eusko Jaurlaritzat", azaldu du Jauregik.
"Hasiera-hasieratik, Eusko Jaurlaritzak bere egin ditu txosten hauen hausnarketak eta proposamenak, eta etorkizuneko erronketarantz aurrera egiteko bidea direla uste dugu". Mikel Jauregi sailburuak nabarmendu duenez, "badakigu bizi dugun une historikoa honetan jauzi kualitatibo bat emateko gai izan behar dugula, Euskadi Europaren berrindustrializazioan aitzindari bezala kokatzeko. Jaurlaritzan autoexijenteak gara, eta bat egiten dugu Zedarriakekin etorkizuneko erronka askotan, bereziki industria sustatzeko eta Europan eragina irabazteko beharran – Europa eta industria gehiago. Euskal industriak lehiakorra izaten jarrai dezan aurrean ditugun aldaketei egokitzea eta aurrea hartzea, I+Gko inbertsioan aurrera egitea, arlo horretan Europako herrialde aurreratuenen taldean kokatzeko, gizarte zibilarekin komunikazio arinagoa izatea, eta EBren politiketan erabakitzeko gaitasun handiagoa izatea. Azken batean, lankidetza publiko-pribatuan sakontzea, industria gehiagoren, industria hobearen eta emisio gutxiagoren aldeko apustua argi izanda".
Gainera, Eusko Jaurlaritzak ere oso positibotzat jo du Zedarriak elkarteak egindako aldarrikapena, alegia, Euskadik protagonismo handiagoa izan behar duela Europar Batasuneko erabaki ekonomiko eta finantzarioak hartzeko foroetan. "Ekonomia Itunari esker, autonomia fiskala eta finantzarioa duen herrialdea gara, eta, horregatik, gai horietan berdinen arteko elkarrizketa aldarrikatzen dugu, politika komunitarioei edo Europako funtsen banaketari buruzko erabakietan zuzenean parte hartzea ekarriko duena", esanez amaitu du Jauregik.
-
2025-01-19
Aztertzen ari gara ea etxekoren bat ere sar daitekeen ekoizpen-zentro txikiek arriskuak murrizten dituzten, baita minimakinekin eta gertaeren aurrean esposizio-arriskuekin ere, eta enpresa-adar gehiago egonik, ez dira nahitaez enbor komun batean nahitaez aprobetxatu beharreko abantailak izan ditzake, akats puntual baten aurrean, hurbileko beste puntu batean produkzioa izateak, ahal izanez gero mantentze-premia txikiagoarekin, eta konplexutasun gutxiagorekin, azterlan batek eskatzen duena baino eta erantzukizun gehiagorekin, nahiz eta gero konplexutasunak zentroak konektatzen saiatzetik etorri, hobe, nolabaiteko independentziaz, baten edo bestearen kutsadurak gainerakoei eragiten ez badie.
-
2025-01-19
Estudiando si pequeños centros productivos que también puedan incluirse alguno doméstico, en suma reduzcan los riesgos, también con minimáquinas, riesgos de exposición ante acontecimientos sucedan, habiendo más ramas de empresa no necesariamente en un tronco común también puede tener sus ventajas a aprovechar ante un fallo puntual tener producción en otro punto cercano ser con menor necesidad de mantenimiento a poder ser, teniendo menos complejidad que requiere un estudio y más responsabilidades aunque luego la complejidad viniese de intentar conectar centros, mejor con cierta independencia la contaminación de uno u otro no afecte al resto.

