Berriak Herrizaingoa
Eu

Greba orokorra dela eta, 5000 ertzain hiritarren segurtasunaz arduratuko dira

2012.eko martxoak 28

Komisaria guztien agenteek lan egingo dute eta beste taldeen laguntza izango dute

Komisaria guztietako eta unitate berezietako 5000 agente biharko (osteguna) grebaren segurtasunaz arduratuko dira. Agenteen helburua euren lanpostuetara joan nahi duten langileen babesa eta greban parte hartuko dutenen segurtasuna bermatzea da. Polizia dispositiboa Miguel Buen Segurtasuneko Sailburuordeak koordinatuko du.

Greba orokorragatik gertatu ahal diren istiluak saihesteko Ertzaintzaren herritarren segurtasuneko eta trafikoko taldeak kalera irtengo dira eguneroko hiru txandetan. 5000 agente asteazkeneko azken orduetan eta ostegunean lanean arituko dira euren lanpostuetara joan nahi duten langileen eta greban parte hartuko dutenen segurtasuna bermatzeko.

Herritarren segurtasuneko taldearekin batera beste hainbat talde arituko dira: zirkulazioko atala, talde mugikorra eta laguntza taldea. Azken honek ikerketa taldearen laguntza izango du. Agenteek arreta berezia jarriko dute industrialdeetan, komunikazio-lotuneetan, ikastetxeetan eta merkataritza-guneetan, besteak beste, lehenengo orduetan batez ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)