
Energia berriztagarrien kanonaren erregelamendua onartzen duen Dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Energia Berriztagarrien Kanonaren Erregelamendua onartzen duen Dekretu-proiektua aurretiazko kontsulta-izapidearen mende jarri da, izapidetzen ari den araua prestatzeko prozesuan herritarrek ahalik eta parte-hartze eta ekarpen gehien egiten dituztela bermatzeko. Horretarako, arau hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eta Irekian argitaratu da.
Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapidearen emaitza baloratu ondoren, beharrezkoa da Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legea garatzeko Erregelamendua egiteko prozedurarekin jarraitzea, Legeak berak agintzen duen moduan, eta, idatzi ondoren, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldez aurretik onartzea.
Hain zuzen ere, Dekretua prestatzerakoan kontuan hartuko dira aldez aurreko kontsultaren izapidean parte-hartzaileek emandako gogoetak eta argudioak. Alde horretatik, eskerrik asko zure esku-hartzeagatik, interesagatik eta Dekretu hau egiteko prozeduraren fase honetan egindako ekarpenengatik.

