Berriak Herrizaingoa
Eu

Aste Santuan ia miloi erdi ibilgailu ibiliko dira euskal errepideetatik

2012.eko martxoak 28

Aste Santuko trafiko operazio berezia asteazkenean (apirilak 4) hasiko da

Trafiko Zuzendaritzak operazio berezi bat abiatuko du datorren asteazkenean (apirilak 4). Aurreikusi dutenez, Aste Santuan 491.000 joan-etorri inguru egingo dira EAEko errepideetan. Ertzaintzaren trafikoko 200 agentek zainduko dute zirkulazioa egunero errepideetatik bertatik. Era berean, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak operadore gehiago jarriko ditu lanean eta 011 telefonoaren bidez gidariei ematen zaien informazioa ere areagotu egingo du.

Aste Santuko trafiko operazio bereziaren irteera fasea apirilaren 4an (asteazkena) abiatuko da 13:00ak eta 24:00ak bitartean eta apirilaren 5ean jarraituko du goizeko 08:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte. Itzulera fasea, bestalde, apirilaren 9an burutuko da arratsaldeko 15:00ak eta gaueko 24:00ak bitartean. Gipuzkoan, itzulera fasea hurrengo egunera arte (apirilaren 10a) luzatuko da mugaz bestaldera igaroko diren kamioien zirkulazioa egun horretan baimenduko baita berriz ere. Hortaz, astearte horretan trafiko astun handia egotea espero da mugaren inguruetan. Aurreko urteetan gertatutakoa ikusita, irteeran arazo gehiago egon daitezke itzuleran baino, batez ere ostegun goizean.

Trafiko gehien dagoen errepideetan

Euskal errepideetako puntu zailenak hiru dira: N-1 Armiñoneko lotunea A-8 errepidearekin, Irungo muga eta A-8ko muga Kantabriarekin.

Armiñonen arazo gehienak N-1 errepidea AP-1ekin lotzen denean gertatzen dira, hiru errei bakarrean bilakatzen direnean, eta normalean irteera operazioan jazotzen dira. Zirkulazio kopuru handiena asteazkenean izaten dira 16:00ak eta 20:00ak bitartean, eta ostegunetan 8:00etatik 14:30era arte..

Iruneko mugan auto-ilarak sortzen dira Frantziako noranzkoan, batez ere ostegunetan hamarretatik hirurak arte, eta A-8 autobidean Kantabriako noranzkoan asteazkenean jazotzen dira 15:00etatik 21:00etara.

Ibilgailu astunentzako debekuak

7.500 kilotik gorako pisua duten kamioiei zirkulazioa mugatuko zaie. Zehazki, apirilaren 4ko arratsaldeko bostetatik gaueko hamarrak arte eta hurrengo eguneko (apirilak 5, osteguna) goizeko hamarretatik arratsaldeko hirurak arte

Errepidea Hasiera Amaiera Noranzkoa
A-8 115,08 139,21 Kantabria
N-634 107,00 136,14 Kantabria
N-1 352,00 336,00 Burgos
N-1 329,00 321,00 Burgos
N-240 11,22 43,13 Gasteiz
N-240 23,08 4,90 Gasteiz

Itzulera fasean ere 7.500 kilotik gorako pisua duten kamioiei zirkulazioa mugatuko zaie, apirilaren 9an (astelehena) arratsaldeko lauretatik gaueko hamarrak arte

Errepidea Hasiera Amaiera Noranzkoa
A-8 139,21 115,08 Bilbao
N-634 136,14 107,00 Bilbao
N-1 336,00 352,00 Gasteiz
N-1 321,00 329,00 Gasteiz
N-240 43,13 11,22 Bizkaia
N-240 4,90 23,08 Bizkaia

Apirilaren 8an, gaueko hamarretatik apirilaren 9ko gaueko hamarrak arte ibilgailu astunei Frantziako noranzkoan zirkulatzea debekatuko.

Errepidea Hasiera Amaiera Noranzkoa
AP-8 104,001 0 Behobia
GI-20 15,57 0 Frantzia
A-15 139,70 156,56 Andoain
N-1 321,40 329,00 Gasteiz
N-1 336,00 352,00 Gasteiz
N-1 405,45 454,47 Frantzia
GI-636 0 17,23 Frantzia
GI-11 0 2,52 Donostia
N-121A 68,46 75,02 Frantzia

   

Iruzkin bat
  • @ertzaintzaEJGV
    2012.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    Aste Santuan ia miloi erdi ibilgailu ibiliko dira euskal errepideetatik http://t.co/uayFHE7N

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko