
Pertsona bakarreko familien kopurua handiagoa da seme-alabak dituzten familia nuklearrena baino lehenengo aldiz Euskadin
- 2023an, EAEko biztanleen % 13,18 bakarrik bizi ziren, eta EAEko familia guztien ia heren bat ziren (% 31)
- EAEko biztanleriaren ia erdia seme-alabak dituen unitate nuklear bateko kide da (% 48)
- Euskal familien % 11,7k nahi baino ondorengo gutxiago dituzte; gehienek, % 5,2k, arrazoi naturalengatik
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko estatistika-organoak egindako Euskal Familien eta Familia-Etxeetako Inkestak (FFEI) aditzera ematen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan pertsona bakarreko etxeak gehiago dira seme-alabak dituzten familia nuklearrak baino. Horrela, 290.497 pertsona bizi dira bakarrik EAEn, eta, hori dela eta, pertsona bakarreko familia osatzen dute. Bestalde, 289.361 familia seme-alabak dituzten gurasoek osatzen dituzte. Ondorengoak dituzten 289.361 familia nuklear horietan 1.059.900 pertsona bizi dira, eta horixe da, beraz, gure gizartean hedatuen dagoen eredua.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburu Nerea Melgosak prentsaurrekoan azaldu duenez, inkestak agerian jartzen du “azken lau urteetan pertsona bakarreko 27.000 etxe berri baino gehiago” daudela, eta gorantz doan fenomenoa dela, beraz. Izan ere, EAEko biztanleen % 13,18 bakarrik bizi da, eta Euskadiko familia guztien ia heren bat dira (% 31)
“Joan den mendetik, familia nuklearren isolamendua da egiturazko ezaugarri garrantzitsuenetako bat familien analisi kontzeptualean”, adierazi du sailburuak. “Besteak beste, ikusi dugu ezkontza-banantzeek gora egin dutela, familia bakoitzeko seme-alaben kopuruak behera egin duela, guraso bakarreko familien kopurua igo egin dela, bakarrik bizi diren pertsonen kopuruak gora egin duela, seme-alaba bakarra duten familiek kopurua igo egin dela, amatasun-adina atzeratu egin dela eta formalizatu gabeko bikoteak zabaldu direla”.
2015ean, 863.556 familia edo etxe zeuden Euskadin. 2023an 937.737 ziren; % 8,6 gehiago, biztanlerian ia aldaketarik izan gabe.
Etxe nuklearrek, seme-alabak dituen familia-nukleo bakarrak osatutakoek, behera egin dute. 2015ean 308.602 ziren; 2019an 305.140 eta 2023an 289.361, hau da, guztien % 30,8. Baina horietan bizi dira euskal herritarren ia erdiak, % 48,14.
Azken 4 urteetan guraso bakarreko 17.000 familia gehiago zenbatu dira. Eta lotura-motak nabarmen jaitsi dira, 40.000 gutxiago dira. Horren guztiaren ondorioz, familien batez besteko tamaina 2015ean 2,48 pertsonakoa izatetik 2023an 2,35 pertsonakoa izatera pasatu da.
Euskal familien arazoei buruzko pertzepzioak
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko estatistika-organoak egindako inkestak EAEko familiek etxeko eta/edo familiako arazoei buruz dituzten pertzepzioetako batzuk ere aztertzen ditu.
Melgosak berak ideia batzuk nabarmendu ditu. Esate baterako, EAEko familien % 0,2k ez dute inolako diru-sarrerarik, eta % 6,3k adierazten dute, diru-sarrerak izan arren, diru-sarrera horiek ez direla nahikoa oinarrizko premiak asetzeko (janaria, arropa eta oinetakoak). Gainera, EAEko familien % 15,7k etxebizitza konpontzeko beharra azpimarratu dute, eta % 3,2k bakarrik adierazi dute euren etxea egoera txarrean dagoela.
Nahi den seme-alaben kopuruari dagokionez, EAEko familien % 11,7k nahi baino gutxiago dituzte; gehienek, % 5,2k arrazoi naturalengatik, baina beste arrazoi batzuk ere aipatzen dira, hala nola baliabide ekonomikorik ez izatea, lan-prekaritatea eta karrera profesionalean oztopo bat izango litzatekeela, bizitza pertsonala eta lanekoa uztartzeko zailtasuna edo lekurik eza.
Zaintzak ere agertzen dira inkestan. 69.772 pertsonak adierazi dute lan-jarduera eten dutela kontziliazioarekin lotutako arazoengatik, eta % 80 emakumeak dira. EAEko etxeen % 6,5ek gehiegizko lan-karga antzeman dute adinekoen zaintzagatik.
-
2024-12-27
Los resultados de la encuesta reflejarían que seguimos las mismas tendencias del resto de los países occidentales donde se favorece y promociona, a todos los niveles, el individualismo como forma de vida, mientras se demonizan y denuestan a las familias y a las relaciones personales y familiares estables.
Señalar también que el documento con los resultados de la encuesta tiene varias faltas de ortografía graves y lo que es más grave, el formulario de la encuesta que se hizo confundía sexo con género (no son sinónimos) e incumpliría lo dispuesto en varias leyes respecto al uso de la variable «sexo», que solo puede tener las respuestas u opciones “mujer/hombre”. No como ponen en este cuestionario y en otros del Gobierno Vasco, en los que añaden a las opciones hombre y mujer, la de "otra respuesta". ¿Cuáles serían esos supuestos terceros sexos de "otras respuestas"? La variable sexo es una variable biológica, real y constatable y somos una especie sexuada binaria.
La variable sexo (hombre o mujer) es necesaria y de obligado conocimiento para fines estadísticos oficiales, tal y como muestran en sus estadísticas Eustat y el INE y como se encuentra previsto en la Ley 12/1989, de 9 de mayo, de la Función estadística pública, en la Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres y en la propia Ley vasca 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres. -
2024-12-28
Comentario de X:
El número de hogares unipersonales en Euskadi supera al de los hogares nucleares con hijos e hijas por primera vez https://t.co/KnA2x9EjHn