
Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala sortzeko Legearen Proiektua onartu da (Gobernu Bilera 2024-12-23)
- Onartu den Lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera bidaliko da orain bertan onartua izan dadin
- Elkargo ofizialaren sorrerak Euskadiko kriminalitatearen azterketa hobetzea ahalbidetuko du
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailak du elkargo profesional berriak sortzeko eskumena. Hori dela-eta, eta Euskal Herriko profesionalen eta ikasleen kriminologia elkartearen eskariari erantzunez, Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala sortzeko Legearen aurreroiektua garatu du sailak.
Gobernu Kontseiluak, gaur, argi berdea eman dio Lege-proiektuari, eta Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, orain, bertan onartua izan dadin.
UPV/EHUk urteak daramatza Kriminologiako Gradua eskaintzen eta elkargoa sortzeak Euskal Autonomia Erkidegoko kriminalitatea aztertzeko helburuak aberastea eta kriminologiako tituludunen interesak hobeto defendatzea ekarriko luke, haien jarduna koordinatuz.
Aurreproiektua honela dago egituratuta: zioen azalpena, bost artikulu, hiru xedapen iragankor eta azken xedapen bakarra, zeinetan arautzen baita nortasun juridikoa eskuratzea, bai eta jarduteko lurralde-eremuari, administrazioekiko harremanei eta haien araubide juridikoari buruzko xedapenak ere, barne-araubideaz gain.
-
2024-12-23
Comentario de X:
🔎 Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala sortzeko Legearen Aurreproiektua onartu da gaurko Gobernu Kontseiluan.Orain Eusko Legebiltzarrera bidaliko da bertan onartua izan dadin.
➕Informazio gehiago: https://t.co/RBdb15o8Yp
-
2024-12-23
Comentario de X:
🔎 El Consejo de Gobierno ha aprobado el anteproyecto de Ley para la creación del Colegio Oficial de Criminología.Ahora será remitido al Parlamento Vasco para su aprobación.
➕ Más información: https://t.co/YKdOm4273V


