Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Inpaktu sozialeko proiektuak saritzeko hirugarren garaikur bat gehitu zaio Emprendedor XXI Sariari

2012.eko martxoak 28

 

Inpaktu sozialeko proiektuak saritzeko hirugarren garaikur bat gehitu zaio Emprendedor XXI Sariari

 

- Industria Sailak, La Caixak eta Industria Ministerioak Emprendedor XXI sariaren 6. ediziorako deialdia egin dute. Aurten, berritasun gisa, 25.000 euroko accesit bat emango da (bigarren handiena).

- Iazko edizioan, SPRIk eta EBZk hirukoiztu egin zuten sariketa honetarako euskal hautagaien kopurua,  16tik 49ra igaro baitziren.

Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bidez eta "La Caixa"rekin batera abiarazi du  Emprendedor XXI Sariaren 6. edizioa, euskal ekintzaileen lana eta talentua eta euskal enpresen hazkunde ahalmena aitortu eta saritzeko. Aurten, berritasun gisa, inpaktu sozialeko proiektuentzako 25.000 euroko accesit bat emango da, sariketa honetako bigarren handiena. Iazko edizioan SPRIk (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) eta EAEko 5 Enpresa eta Berrikuntza Zentroek (CEDEMI, CEIA, SAIOLAN, BicBerrilan eta BEAZ) hirukoiztu egin zuten sariketa honetarako euskal hautagaien kopurua, 16tik 49ra igaro baitziren.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren helburu garrantzitsuenetako bat da nagusiki berritzaileak diren enpresa proiektu berriak sustatzea eta laguntzea. Helburu hori SPRIren eta EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) bitartez gauzatzen da; Enpresa eta Berrikuntza zentroek proiektu berriak babesten dituzte ez bakarrik hasierako fasean, baita ere aholkularitza behar dutenean eta enpresa bihurtu ondoren kokaleku premian daudenean.

La Caixa Fundazioak eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Empresa Nacional de Innovación, S.A.ren (ENISA) bitartez sustatzen duten Emprendedor XXI Sari hau Espainia osoan ospatzen da, eta ekintzailetzarekin lotutako jarduera-esparruetako erakunde edo organismoen laguntza izaten du horretarako. Erakunde edota organismo autonomiko horiek aktiboki laguntzen dute sari-banaketa kudeatzen eta antolatzen.

Emprendedor XXI Sariaren seigarren edizio honetan beti bezala bi kategoria egongo dira, "Emprendes" bata eta "Creces" bestea. Eta aurten, nobedade gisa, ekintzaile sozialak saritzeko accesit bat egongo da. "Emprendes" kategoria bi urte baino gutxiagoko enpresei (hazi enpresak) zuzenduta dago. Lehen fasea esparru autonomikora mugatuko da, baina gero Estatu mailako fase bat egongo da, hazkunde potentzial handiena duen Espainiako enpresa aukeratzeko autonomi mailako 17 irabazleen artean. Aldiz, "CrecesXXI" izeneko kategoria 2 eta 7 urte bitarteko enpresei zuzentzen zaie (garapen fasean dauden enpresak) eta Estatu mailako fase bakar batean garatuko da. Horrez gain, eta "La Caixa" Fundazioarekin batera, ekintzaile sozialarentzako accesit bat emango da, aurreko kategorietako finalisten artean aukeratutako inpaktu sozial handieneko ekimena saritzeko.

EmprendesXXI  kategoriarako hautagaitzak maiatzaren 9ra arte aurkez daitezke, eta CrecesXXI kategoriarakoak maiatzaren 30era arte, sari-banaketaren web orriko Euskadi atalean: http://premio2012.emprendedorxxi.es/

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Lehiaketan parte hartu dezakete irabazi asmoko pertsona juridiko bezala eratuta dauden enpresek (S.A., S.M., Laneko Sozietateek, Kooperatibek, Sozietate Zibilek), baldin eta baldintza formal hauek betetzen badituzte: egoitza fiskala EAEn edukitzea eta beren jarduera 2010eko urtarrilaren 1az geroztik hasita edukitzea 'EmprendesXXI' kategoriako enpresetan edo 2005eko urtarrilaren 1az geroztik 'CrecesXXI' kategoriakoetan. Ez dira onartuko Europar Batzordeak emandako definizioaren arabera handiak diren enpresak, hau da, 250etik gora langile dituztenak eta 50 milioi euro baino gehiago fakturatzen dutenak.

Hauxe izango da 'EmprendesXXI' kategoriako saria  maila autonomikoan: 5.000 euroko ekarpen ekonomikoa, Cambridge Unibertsitatean (IgniteFastTrack) emango den ikastaro espezializatu eta trinko bat, zubi teknologikoa Silicon Valley-ra eta finantzaketa jasotzeko lehentasuna 'Caixa Capital Risk'  eta Enisa-n hasierako etapetan dauden enpresen kasuan. Estatu faseko saria 20.000 eurokoa izango da.

Bestalde, 'CrecesXXI' kategorian hautatutako 25 proiektuek errendimendu handiko ekintzaileentzako prestakuntza exekutiboko ikastaro espezializatu bat izango dute (ESADE/IESEk emana), 500 euroko bidaia-poltsa bat eta finantzaketa jasotzeko lehentasuna 'Caixa Capital Risk'  eta Enisa-n hasierako etapetan dauden enpresen kasuan. Kategoria horretako irabazleak eta hurrengo lau sailkatuek ekarpen ekonomiko bat jasoko dute: 100.000 euro irabazlearentzat; 40.000 euro bigarren sailkatuarentzat; 25.000 euro hirugarren sailkatuarentzat.  Ekintzaile sozialarentzako accesita 5.000 eurokoa izango Emprendes kategorian eta 25.000 eurokoa Creces kategorian.

Emprendedor XXI Sariaren helburu nagusiak dira espiritu ekintzailea sustatzea, berrikuntza eta aurrerapena indartzea, lurralde guztietako garapen sozial eta ekonomikoari laguntzea, eskualde bakoitzeko potentzial handieneko enpresa berritzaileak identifikatzea eta saritzea eta enpresa sorkuntzarekin edo berrikuntzarekin lotuta dauden eskualdeko zein Estatuko proiektu, erakunde eta organismoen arteko harremanak ahalbidetzea.

 

4 iruzkin
  • @BMFauri
    2012.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Premio Emprendedor XXI se amplía con un tercer galardón para proyectos de impacto social. http://t.co/sUpi0QXF

  • @Lanabesa
    2012.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Inpaktu sozialeko proiektuak saritzeko hirugarren garaikur bat gehitu zaio Emprendedor XXI Sariari. http://t.co/0TNYWyAq

  • @lanbideejgv
    2012.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Inpaktu sozialeko proiektuak saritzeko hirugarren garaikur bat gehitu zaio Emprendedor XXI Sariari. http://t.co/0TNYWyAq

  • @lanbideejgv
    2012.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Premio Emprendedor XXI se amplía con un tercer galardón para proyectos de impacto social. http://t.co/sUpi0QXF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan