
Euroeskualdeak zazpi berrikuntza-proiektu finantzatuko ditu 400.040 euroren bidez
- 2024ko “Euroeskualdeko Berrikuntza” proiektu-deialdiak 400.040 € banatuko ditu 7 proiektu-proposamenen artean, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako entitate eta enpresen arteko Euroeskualde mailako lankidetzan oinarritutako proiektu berritzaileak sustatu eta babesteko
- Edizio honetarako, guztira 22 hautagaitza aurkeztu ziren, osasun, fabrikazio aurreratu, nekazaritzako elikagaien industria, energia berriztagarri eta sormen- eta kultura-industrien arloetan
- Euroeskualdeak 60.000 euroko aurrekontua duen ikasleei zuzenduriko Beka ere onartu du
Euroeskualdearen Batzorde Betearazleak, hiru gobernu kideetako ordezkariz osatuta dagoenak, 2024ko «Euroeskualdeko Berrikuntza» izeneko proiektu-deialdiaren hautaketa ebatzi du. Hala, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko lankidetzako 7 proiektu finantzatuko dira 400.040 euroren bidez. Hiru lurraldeetako eragileek osatutako partzuergoek aurkeztutako 22 hautagaitzaren artean hautatu dira proiektuak, eta horiexek osasunaren, fabrikazio aurreratuaren, nekazaritzako elikagaien industriaren, energia berriztagarrien eta sormen- eta kultura-industrien arloetakoak izan dira.
Fabrikazio aurreratu, aeronautika eta mugikortasun elektrikoko alorrean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak gidaturiko MMAM proiektuak fabrikazio gehigarria (AM) teknika tradizionalekin bateratu nahi du, arinagoak, zehatzagoak eta jasangarriagoak diren tresna-ontzi pertsonalizatuak garatzeko. Material anitzeko AM teknologia aurreratuen bitartez, diseinuak optimizatu eta errendimendu dinamikoa eta tresnen iraunkortasuna hobetzen dituzten hozte‑sistema berritzaileak txertatzen dira. Ekimen horrek jasangarritasuna ere sustatzen du, hondakinak eta ekoizpen‑denborak murriztuz. Era berean, teknologia horiek automobilgintza eta aeronautika bezalako sektore gakoetan aplikatzeko potentzial handia dute.
Osasun arloan, Nafarroako Unibertsitatea buru den KARDIO3D proiektua hautatu da, eta GMP-ekin (Fabrikaziorako Jardunbide Egokiak) bateragarria den gizakion bihotzeko ehun tridimentsionala garatzea du helburu, miokardioko infartuaren aurrean konponbide berritzailea eskaintzeko, mundu mailan heriotzaren kausa nagusia baita. 3D bioinprimaketa eta birprogramazio zelularra bezalako teknologia aurreratuak erabiliz, bihotzeko baten ostean bizi-organo horrek daukan birsorkuntza‑gaitasun murriztua konpentsatuko duen produktu terapeutiko aitzindaria sortzeko bideragarritasuna ebaluatuko da.
Nekazaritzako elikagaien industriari dagokionez, honako lau proiektu hauek hautatu dira.
RetPIM2 proiektuak AOP Piment d'Espelette (Ezpeletako Piperraren sor-marka) sindikatua du buruzagi, eta RetPIM proiektuan abiarazitako Euroeskualdeko piper ekoizleen mugaz gaindiko lankidetza indartzea du helburu, laborantzen osasuna, trazabilitatea eta merkatuko desberdintzapena bezalako erronka gakoei eutsiz. Gainera, kalitatezko markekin babestutako produktuen lehiakortasuna hobetzea, kontsumitzaileak sentsibilizatzea eta sektorean jasangarritasuna sustatzea bilatuko da.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea lerroburu duen MALUS BAT proiektuak mugaz gaindiko Jatorrizko Izendapen Babestua (JIB) ezartzea eta finkatzea du helburu, Euroeskualdeko sagar autoktonoekin egindako sagardo abiapuntu hartuta. Sagardo ekoizle eta egileen sektorea indartzean datza proiektua, jatorriz babestutako hiru produktuen kudeaketaren bitartez: Euskal Sagardoa, Euskal Sagardoa Gazi-gozoa eta Euskal Sagardo Aparduna. Proiektuak kudeaketa‑organoen sorkuntza, hurrengo bost urteetarako plan estrategiko baten garapena eta mugaz gaindiko lan‑taldeen finkapena hartzen ditu barne.
ERBEL lider duen ERLE‑TEK proiektuak bertako erle beltza babestu eta indartzea du xede, aukeraketa genetikoko teknika aurreratuak eta zehaztasun handiko jarraipena integratuz. Sentsoreen eta bideozaintzaren bidez, denbora errealean kontrolatuko da erlamandoen ekoizpena eta erlauntzen osasuna, erleen kalitate genetikoa optimizatuz. Horrela, gaixotasunen eta klima-aldaketaren aurkako erresistentzia hobetu nahi da, laborantza gakoen polinizazio eraginkorra bermatuz eta nekazaritzan galerak murriztuz, Euroeskualdeko erlezaintzaren jasangarritasuna epe luzean bermatuz.
Azkenik, INTIA buruzagi duen ABENA proiektua dugu, zeinak Betizu behiaren babesa duen helburu nagusi, Euroeskualdean mugaz gaindiko sarea sortuz. Ekimen honek ezagutza eta esperientziaren partekatzea sustatzea bilatzen du, arraza autoktonoa ingurugiro naturalean babesteko eta lurralde‑kudeaketa eta jasangarritasuna bermatzeko diagnosi eta plan estrategiko bana diseinatuz. Lankidetzan oinarrituta, proiektuak Betizu behiak babestu nahi ditu, trantsizio agroekologikoan berrikuntza sustatu arau.
Energia berriztagarrien arloari dagokionez, hautatutako proiektua Nafarroako Unibertsitate Publikoa buru duen BIOHEAT proiektua izan da. Zuntz polimeriko nano/mikrometrikoetan electrospinning-a erabiliz fase‑aldaketa (PCM) daukaten materialen kapsulazioaren bitartez energia termikoa biltegiratzeko material aurreratuen garapenean datza proiektua. Horretarako, jatorri biologikoko baliabide berriztagarriak erabiliko dira, hala nola, euli larben argizaria, behi‑gantza eta kalamu olioa, baita ganaduen krotaletatik eratorritako plastikozko hondakinak ere. Prisma horretatik abiatuta, hondakinak murriztu, energia berriztagarriak erabili eta kudeaketa termikorako konponbide berritzaileak sortu nahi dira, zuntz, osasun eta automobilgintza bezalako industrietan erabiltzeko.
«Euroeskualdeko Berrikuntza» proiektu-deialdia
Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak, berrikuntzari eskainitako mugaz gaindiko proiektu-deialdiaren bitartez, hiru lurraldeetako espezializazio adimenduneko sektore estrategiko eta emergenteetako proiektu eta eragileei babesa eskaintzen die. Hala, Euroeskualdeko ekonomia lehiakor eta digitalaren garapena sustatzea da helburua, hiru lurraldeetako osagarritasunetan oinarritutako lankidetza-proiektuak abiaraziz.
2015an sortu zenetik, «Euroeskualdeko Berrikuntza» proiektu-deialdiak 58 proiektu edo ekimen babestu ditu, orotara 3,3 milioi euro banaturik.
Barne hartzen dituen sektore estrategikoak honakoak dira: fabrikazio aurreratua, aeronautika eta mugikortasun elektrikoa, biozientziak, osasuna eta silver economy, nekazaritzako elikagaien industria, energia berriztagarriak, habitat jasangarria, basoak eta egurra, eta sormen- eta kultura-industriak eta ikus‑entzunezko industria.
Euroeskualdeko ikasleen mugikortasunerako Beka
Batzorde Betearazleak 2024rako Euroeskualdeko Beka ere onetsi du: 84 ikasle eta doktoregaik jasoko dute 60.000 euroko dispositibo hau, guztira 200 hileroko ordainketekin. 2015an abian jarritako tresna honek Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako unibertsitateetako ikasleei hilean 300 euroko dirulaguntza aitortzen die, ikasketak hiru lurraldeetako batean finantzatzen laguntzeko, gertukotasunezko nazioarteko mugikortasun dinamika batean.
-
2024-12-20
Dagoeneko esaten da konexio super azkarrak aurkitu direla, eta eremu horietan oraindik ere eztabaida dago mugaz gaindiko konexioekin, ibilgailu pribatuaren erabilera areagotuz, eta, gatazkarik izanez gero, janaria, edaria eta baliabideak lurzorutik botaz, protesta egiteko beste modurik ez balego bezala, eta, gero, kalteak, galerak eta erantzukizunak eskatzeko paper-sorta batekin topo eginez. Horrek ez du erakargarri egiten inbertsioa kasu batzuetan, lasaitasuna nahiago izaten da, beste modu batera aldarrikatuz. Zalaparta handia eta betebeharrak, batzuetan, ikusi gabe nork lor dezakeen leku bat arlo publikoko gobernantzan baldintza hobeak lortzeko, eta nor animatzen den kudeaketa pribatura gero eta zailtasun handiagoarekin baldintza guztiak betetzera, teknika erabilgarri onenak kontuan hartuta. Askotan, zorabio-abiadan aldatzen dira, eta ezer ez egiteak ez ditu arazoak konpontzen, zailtasunak elkartzerik ezean, interesatzen zaionean izan ezik.
-
2024-12-20
Ya se dice de descubrimientos conexiones super rápidas y por estas zonas todavía hay discusión con las conexiones incluido transfronterizas incrementando el uso del vehículo privado y en caso de conflicto tirando desperdiciando comida bebida y recursos por los suelos como si no hubiera otra forma de protestar y luego encontrarse con una maraña de papeleo para reclamar daños, perjuicios y responsabilidades lo que no hace atractiva la inversión en algunos casos se prefiere la tranquilidad reivindicando de otra manera. Mucho alboroto y los deberes a veces sin hacer a ver quién puede aspirar a hacerse un hueco en la Gobernanza de lo público mejores condiciones y quién se anima a la gestión privada cada vez con mayor dificultad cumplir con todo requisito teniendo en cuenta las mejores técnicas disponibles cambian a menudo a velocidad de vértigo y no hacer nada no soluciona los problemas a verlas venir las dificultades a falta de unión salvo para lo que interese.