Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak espero du bakearen ponentzia baliagarria izatea adostasunean oinarritutako proposamenak egiteko, eta bakea eta bizikidetza finkatzeko

2012.eko martxoak 30

Eusko Legebiltzarrak bakearen ponentzia martxan jartzea erabaki du

Patxi López lehendakariak zorionak eman dizkie legebiltzarkide taldeei eta, bereziki, Aintzane Ezenarrori, “gaur, elkarrekin ibiltzeko nahi ukaezina dugula eta desadostasunak ditugun arren Euskadin bakea eta bizikidetza ezartzeko akordioak bilatu nahi ditugula esatera bultzatu gaituzten oinarriak mantentzeagatik”. Komunikabideen aurrean egin dituen adierazpenetan, lehendakariak adierazi du “norbere interesen gainetik, indarkeriarekin amaitzeko, ETA herrialde honetatik desagerrarazteko eta desberdinen arteko bizikidetza ezartzeko batera jardun nahi dugula”. Horren harira, jaurlaritzaren burua “pedagogia demokratikoa hedatzen, balio etikoak finkatzearen eta aniztasuna eta dibertsitatea errespetatzen dituen gizarte duin bat eraikitzearen” alde agertu da. Gainera, tolerantzia eta desberdinekiko errespetua “etorkizuna finkatuko duten printzipioak” izatea espero du, eta “gaur, pausu handi bat eman dugu bide horretan”, erantsi du. Zentzu horretan, lehendakariak uste du gaur Eusko Legebiltzarrean onartu den bake ponentzia baliagarria izango dela “adostasunetik bide horretan aurrera egiteko" proposamen lagungarriak egiteko.

 

Iruzkin bat
  • @KoldoGurutzeta
    2012.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari confia en..... "desde el consenso, que consoliden la paz y la convivencia" http://t.co/7DDCDYLa

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)