Berriak Kultura
Eu

Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2012ko deialdia (2012-03-27(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko martxoak 27

Agindua, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiteko dena.

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren 2012ko deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Agindu horren bidez, 21 eta 30 urte bitarteko 100 pertsona (gehienez) hainbat herrialdetara joan ahal izango dira lankidetza-proiektuetan parte hartzera. Hautatutako gazteak eta proiektuak Kulturako sailburuak 2011ko abenduaren 13an emandako Aginduaren bitartez aukeratu dira (Kulturako sailburuaren 2011ko abenduaren 13ko Agindua, garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten diena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2012ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkezteko).

Programaren helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioa sustatzea eta garapen-lankidetzarako ekintzetan sentsibilizatzea. Hori dela eta, Euskadiko gazteak lankidetzaren kontzeptura hurbiltzeko helburuari eutsiko zaio, bai eta ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukerari ere. Esperientzia hori aberasteko eta osatzeko, informazio eta orientazio jardunaldiak antolatuko dira.

Bidaia-gastuetarako eta, hala badagokio, hautatutako pertsonak destinoko herrialdean sartzeko bisaren gastuetarako programa honek 2012ko ekitaldirako guztira duen gehieneko zenbatekoa 155.000 eurokoa da. Zenbateko hori handitu egin ahalko da agindu honen Xedapen Gehigarrian zehaztutakoaren arabera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan