Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

810.000 euro behatoki estrategiko sektorialentzat euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzeko (2012-03-27(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko martxoak 27

Ebazpena, 2012ko martxoaren 28koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, Behatoki Estrategiko Sektorialei 2012eko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia argitara ematen duena.

Kluster eta aurrekluster sektorialetarako tresna dira behatokiak, haien lehiakortasuna hobetzeko baliagarriak direnak eta zeregin nagusitzat haien jarduera berritzailea sustatzea dutenak.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak zertxobait gehitu du Behatoki Estrategiko Sektorialentzako aurrekontua klusterren hazkunde lehiakorra indartzeko.


Eusko Jaurlaritzak 810.00 euro emango dizkie aurten Behatoki Estrategiko Sektorialei, iazkoa baino diru-kopuru zertxobait handiagoa, hain zuzen ere. Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda jaunaren Agindu bat, Behatoki Estrategiko Sektorialetarako 2012ko ekitaldirako laguntzak iragartzen dituena.

Kluster eta aurrekluster sektorialek beren lehiakortasuna hobetzeko duten elementuetako bat dira behatoki horiek, eta haien jarduera berritzailea sustatzea dute zeregin nagusitzat.

Behatoki horien eginkizunek lan garrantzitsuak biltzen dituzte, hala nola euskal enpresaren jakintza-premiak identifikatuko dituen laguntza-sistema bat sortzea edo erabakiak hartzeko prozesua hobetuko duen edozein informazio estrategiko lortzen laguntzea.

Laguntzen zenbatekoa, orokorrean, honako jarduera hauen azpikontratazioetatik eratorritako gastuen % 80 finantzatzeko da, eta betiere 48.000 euroko mugarekin:

- sektoreko enpresen edo kluster-elkarteen berrikuntza-premiak identifikatzea.
- lortu nahi diren helburuetarako izaera estrategikoko informazio-edukiak lortzeko, tratatzeko, aztertzeko, sortzeko eta hedatzeko jarduerak.
- enpresetan adimen lehiakorra sustatzeko eta haiekin dinamizatzeko jarduerak.
- egitura nuklearrak egindako jarduerak, dagozkien zuzendaritzarekin eta koordinazioarekin, sarean funtzionatzeko.


Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak euskal enpresen antolamendu-ereduaren aldeko bere apustuari eutsi nahi dio. Zenbait herrialdetan aurkeztu dute eredua sailburuak eta Plangintza eta Estrategiako zuzendariak, jarraitu beharreko eredu gisa. Eusko Jaurlaritzak uste du egitura horiei emango zaien bultzadak buruan jarriko duela euskal enpresen sarea lehiakortasunari dagokionez. Kontuan hartu behar da baliagarriak izango direla, halaber, enpresen modernizazioa eta haien ahalmen berritzaile eta sortzailea indartzeko, eta hori horrela, Euskadi Ekonomia Berritzaile, Ekintzaile eta Teknologikoki Aurreratua bihurtzeko helburua finkatuko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan