
Justizia Sailak 2,3 milioi bideratuko ditu 2025ean emakumeen aurkako indarkeriaren, sexu-askatasunaren, familia barruko askatasunaren, adingabeen eta desgaituen biktimei doako laguntza juridikoa ematera (Gobernu Bilera 2024-12-17)
Justizia eta Giza Eskubideen Sailak 2,3 milioi euro bideratuko ditu hainbat motatako indarkeriari aurre egiteko justiziara; hain zuzen ere, emakumearen aurkako indarkeriara, askatasun sexualaren aurkako indarkeriara, familiarteko indarkeriara, adingabeen aurkako indarkeriara eta desgaitasundun pertsonen aurkako indarkeriara.
María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Legelarien Euskal Kontseiluarekin hitzarmena luzatzea erabaki du; izan ere, abenduaren 31an bukatzen da, eta beharrezkoa izaten jarraitzen du talde horientzat berehalako eta doako arreta juridikoa bermatzea; horrela, bere eskubideen defentsa behar duen inor babesgabe gelditzea saihestea da helburua.
Eusko Jaurlaritza eta Legelarien Euskal Kontseilua 2003an hasi ziren lankidetzan, Etxeko Indarkeriaren edo Sexu Erasoen Biktimentzako Laguntza Juridikoko eta Ofiziozko Txandako Zerbitzua abian jartzeko akordioa sinatzean. Akordio hori 2007an berritu eta osatu egin zen, baita 2020an ere, izan ere, hitzarmen bana egin dira emakumeen aurkako indarkeriaren, familia barruko indarkeriaren eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei berehalako doako laguntza juridikoa emateko. Lege-erreforma berrien ondorioz, beste hitzarmen bat formalizatu zen 2024an.


