NIK Patrika Digitala
qrcode

Eusko Jaurlaritzak ia 4.000 plazako enplegu publikoaren eskaintza onartu du (Gobernu Bilera 2024-12-17)

2024-12-17
  • Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan (420 plaza), Hezkuntzan (1.046 plaza) Segurtasun Administrazioan (23 plaza), Ertzaintzan (525 plaza) eta zuzenbideko erakunde publikoetan (1.935 plaza)
  • Ia 4.000 plazako EPE honi plaza gehiago gehituko zaizkio datozen urteetan onartuko diren EPE berrien bidez
  • urtean, lekualdatze-lehiaketari ekingo zaio, eta, ondoren, lan-eskaintza publiko egituratuen etapa berri bati, egiturazko bitartekotasun-tasa %8tik behera kokatzeko eta Euskal Administrazioan belaunaldi-erreleboari aurre egiteko

Gobernu Kontseiluak ia 4.000 plazako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du gaur. Plaza horiek deialdi publikoen bidez beteko dira eta deialdi horiek, legearen baitan, hurrengo hiru urteetan (2025-2027) gauzatuko dira.

EPEk ondorengo plazak aurreikusten ditu:  

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak (420 plaza)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioa (1.046 plaza)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileak (23 plaza),
  • Ertzaintzaren agenteen eta fakultatiboen kategorian sartzeko plazen kopurua (525 plaza),
  • EAEko Administrazio instituzionaleko zuzenbideko erakunde publikoetan eta EAEko sektore publikoko erakunde instrumentaletan deituko diren plazen kopurua (1.935 plaza).

Helburua da enplegu publiko egonkorra sustatzea, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzen jarraitzeko. Hori dela-eta, guztira, 3.949 plaza jaso dira 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020 –2024 Berpiztu Programan. 

Gaur onartu den ia 4.000 plazako EPE honi, plaza gehiago gehituko zaizkio datozen urteetan onartuko diren Enplegu Publikoaren Eskaintza berrien bidez.

Egonkortze-prozesua

Urtea amaitzerako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko 3.400 plaza inguru egonkortuko dira.

2025. urtean, lekualdatze-lehiaketari ekingo zaio, eta, ondoren, lan-eskaintza publikoen etapa berri bati, enplegu publikoko deialdi egituratuekin, egiturazko bitartekotasun-tasa %8tik behera kokatzeko eta euskal administrazioan belaunaldi-erreleboari aurre egiteko.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @extincionperoya
    2024-12-17

    Comentario de X:
    Neska/mutilak,
    Oporrak bukatu zaizkigu😢
    (Eta ni, C1 barik😬)

    https://t.co/DrixBYOsBu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko