
Amaia Barredo “Gonzalo Nardiz 2024” sarietan: “Gure erronka sektorea eta bere balio-kateak euskal ekonomiaren funtsezko elementu bihurtzea da”
- Roberto Ruiz de Infante, Eugenio Elduaien eta Euskaber, Euskadiko nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren sektorea garatzen laguntzeagatik sarituak
- Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua izan da sariak banatzeko ekitaldiaren buruan
- Sari horiek Euskadiko landa-ingurunean eta nekazaritzako elikagaien katean egindako ibilbide eredugarri eta luzeei erakutsitako esker ona dira
Gordexola, 2024 12 16
Roberto Ruiz de Infante Agirre, Eugenio Elduaien Eizagirre eta Euskaber kooperatiba saritu dituzte Gonzalo Nardiz Bengoetxea Sarien 2024ko edizioan. Sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldean egin da Bizkaiko Gordexola herrian. Sariak 2023an ezarri ziren, Eusko Jaurlaritzako lehenengo Nekazaritzako sailburuaren izena daramate, eta Euskadiko landa-inguruneko eta nekazaritzako elikagaien kateko ibilbide profesional eta enpresarial eredugarriak aitortzen dituzte.
Ekitaldian izan zira Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua, Angela Egia Gordexolako alkatea eta hainbat foru-ordezkari. Horiekin batera hainbat ordezkari instituzional eta lehen sektoreko eta landa-eremuko profesional ugari ere bildu dira.
Amaia Barredo sailburuak aipatu duenez, “gure erronka sektorea eta bere balio-kateak euskal ekonomiaren funtsezko elementu bihurtzea da. Horrek esan nahi du sektore lehiakorra sendotu behar dela, Euskadin sendo finkatua eta gure gaitasun gastronomikoekin indartua”.
Gonzalo Nardiz Bengoetxea Sariak denbora luzean Euskadiko lehen sektorea, nekazaritzako elikagaien katea eta landa-ingurunea indartzen lagundu duten ibilbide eredugarriei egindako omenaldia dira. Hautagai bakoitzak agente sektorialen babesa du, eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapenean duen eraginarengatik nabarmentzen da.
Roberto Ruiz de Infante (nekazaritza-sektorea)
Roberto Ruiz de Infanteri saria eman zaio bere apustu pertsonala den UDAPA Sozietate Kooperatiboko bazkide fundatzaile eta zuzendari gisa duen funtsezko eginkizunagatik. Enpresa-helburuez gainera, kooperatibari emandako ikuspegi soziala erabakigarria izan da bere arrakastarako, aukerak eta aberastasuna sortuz eta landa-ingurunearekin elkarreragin positiboa izanez. Ekoizleen eta zentro industrialen arteko konplizitatea indartu nahian, Ruiz de Infantek Arabako patataren ekoizpena hobetzea eta Euskadin eta Estatuan liderra den nekazaritzako elikagaien proiektu profesionala sortzea lortu du.
Eugenio Elduaien Eizagirre (Arrantza-sektorea)
Eugenio Elduaieni emandako sariak baxurako arrantza-sektoreari egindako ekarpen nabarmena aitortzen du. Bere ibilbidean zehar, euskal arrantza-sektorearen interesekiko konpromiso etenezina erakutsi du. OPEGI – Gipuzkoako Ekoizleen Erakundeko eta Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko lehendakari gisa, sektoreko eragileak batzeko bere gaitasuna eta itsasoaren eta itsasertzaren jasangarritasunean duen ikuspegia funtsezkoak izan dira Euskadiko baxurako arrantzaren garapenerako eta oparotasunerako.
EUSKABER (elikagaien sektorea)
Euskaber kooperatibari bere presidente Esteban Atxaren bidez eman zaio saria. Sortu zenetik, Euskaber, oiloak askatasunean hazteko eta zaintzeko eta Euskal Labeldun arrautzak eta arrautza ekologikoak ekoizteko erakundea, euskal nekazaritza-sektorean erreferente gisa kokatu da, eta ekoizpen jasangarrian, animalien ongizatean eta elikagaien kalitatean duen ikuspegiagatik nabarmendu da. Bere lanak nekazaritzako elikagaien sektorearen garapen ekonomiko eta sozialean lagundu du, jasangarritasuna sustatuz eta Euskadiko landa-ingurunea indartuz.
Merkatuetan hazi
Amaia Barredok nabarmendu duenez, “beharrezkoa da tokiko eta nazioarteko merkatuetan presentzia handitzea, produktuen kalitatea eta prozesuen berrikuntza bateratuko dituen ikuspegi integral batekin eta jasangarritasuna ardatz nagusitzat hartuta. Funtsezkoa da teknologia aurreratu eta jasangarriaren erabilera sustatzea baliabideak optimizatzeko, sektorea estandar global onenekin lehiatuko dela bermatuz”.
“Gonzalo Nardiz sailburuak egin zuen bezala, gure tradizioak eta balioak babestu behar ditugu. Horien artean, mundu osoan ezaguna den gure gastronomia, sektorearen nortasunaren eta indar ekonomikoaren erakusgarri dena”, erantsi du Barredok, eta lehen sektorearen garrantzia azpimarratu du, eragile ekonomiko bat baino askoz ere gehiago den aldetik. Gure nortasunaren funtsezko zutabea da, eta ongizate-iturria gizarte osoarentzat. Legegintzaldi honen hasieratik, jasangarritasuna hiru dimentsio nagusitan indartzeko lan egin dugu: ekonomian, gizartean eta ingurumenean”.
Amaia Barredok honela definitu ditu lehentasunezko ildoak: belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea, berrikuntzaren bidez lehiakortasuna hobetzea eta eredu jasangarri eta erresilienteak sustatzea. Esparru horretan, lankidetza publiko-pribatuaren alde eta gure balio-kateak indartuko dituzten estrategien alde egin dugun apustua ere nabarmendu nahi dugu”.
“Sari hauek aurrera begiratzeko eta sektorearekin dugun konpromisoa berritzeko aukera bat ere badira. Besteak beste, klima-aldaketaren, eraldaketa digitalaren eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko beharraren erronkei aurre egin behar diegu. Gure helburua da lehen sektoreari erronka horietara egokitzen laguntzea, hazkunde inklusiboa eta jasangarria ziurtatuz”, ondorioztatu du sailburuak.
-
2024-12-16
Comentario de X:
🌟 Premios #NARDIZ 2024 | #ALIMENTACIÓN@euskaber, como referente en el sector agrario vasco, destacando su enfoque en la producción sostenible, de calidad y el bienestar animal, y su contribución al desarrollo económico del sector agroalimentario.
-
2024-12-16
Comentario de X:
🌟#NARDIZ 2024 sariak | #ELIKADURA@euskaber, EAEko nekazaritza-sektorean erreferente gisa, ekoizpen jasangarria eta animalien ongizatean duen ikuspegia, eta nekazaritzako elikagaien sektorearen garapen ekonomikoari egiten dion ekarpena azpimarratuz.
-
2024-12-16
Comentario de X:
🌟 Premios #NARDIZ 2024 | #PESCAEugenio Elduayen, por su destacada contribución y su compromiso con el sector pesquero de bajura vasco, destacando su capacidad para unir a los diferentes actores y su enfoque en la sostenibilidad del mar y el litoral.
-
2024-12-16
Comentario de X:
🌟 #NARDIZ 2024 sariak | #ARRANTZA
Eugenio Elduayen bere ekarpen nabarmenagatik eta Euskadiko baxurako arrantza-sektorearekin duen konpromisoagatik, eragile ezberdinak batzeko duen gaitasuna eta itsasoaren jasangarritasunean duen ikuspegia azpimarratuz. -
2024-12-16
Comentario de X:
🌟 Premios #NARDIZ 2024 | #AGRICULTURA
Roberto Ruiz de Infante, por su papel fundamental como socio fundador y director de @Udapa_coop, aportando un enfoque social y de compromiso con el medio rural que ha sido crucial para el éxito de la cooperativa. -
2024-12-16
Comentario de X:
🌟 #NARDIZ 2024 sariak | #NEKAZARITZA
Roberto Ruiz de Infante, @Udapa_coop-eko zuzendari gisa izan duen funtsezko eginkizunagatik, kooperatibaren arrakastarako erabakigarria izan den ikuspegi soziala eta landa-eremuarekiko konpromisoa eskainiz.