Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritza eta abeltzaintzarako Ordainketa Bakarrerako eta Europako erkidegoko zuzeneko bestelako laguntzetarako 53.000.000 euroko gastua baimendu da (2012-03-27(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko martxoak 27

Erabakia, nekazaritzari eta arrantzari EBren "ordainketa bakarreko" laguntzen erregimenak eta laguntza zuzenen beste erregimen batzuk finantzatzeko 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 53.000.000 euroko gastua onartu du gaurko bileran 2012an nekazaritza eta abeltzaintzarako Ordainketa bakarreko Europako erkidegoko laguntzen erregimena eta zuzeneko bestelako laguntza-erregimenak gauzatzeko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Pilar Unzaluren proposamenari, baimena emanez 2012ko ekitaldian guztira 39.000.000 euro bideratzeko Ordainketa Bakarrera (lotu gabekoa), 8,5 milioi Lotutako Ordainketara, eta 5,5 milioi beste laguntza espezifiko batzuetara.

Laguntza horiek guztiak Nekazaritzaren Europako Berme Funtsaren (NBEF) kargura finantzatzen dira, eta baldintza guztiek betetzen direla egiaztatu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak ordainketa egiten du.

Ekitaldi honetarako aurreikuspena da Ordainketa Bakarraren bitartez (loturarik gabe produktu baten produkzio espezifikoarekin) guztira 10.774 nekazari edo abeltzain onuradun izatea, eta guztira 124.816 eskubide ordaintzea; eta, Lotutako Laguntzen bitartez (behi inudea eta azukre-erremolatxa) 7.795 nekazari eta abeltzain onuradun izatea, eta guztira 51.080 Azienda Unitate Larri (AUL) babestu eta 115.029 hektarea onartu izatea.

Bestalde, Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 Erregelamenduaren (EE) 68. artikulua aplikatuz, laguntza espezifikoak ematen dira tabako, azukre, haragi-behi, lekale, behi inude, ardi-ahuntzen edo produkzio sektoreetan eta esnearen sektorean.

Gaurko bileran ere Pilar Unzalu sailburuaren Agindua jakinarazi da, eta horren bitartez 2012ko kanpainarako laguntzen deialdia egiten da eta egokitzen dira, adierazitako zenbatekoarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan