Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren agerraldia Eusko Legebiltzarraren Diputazio Iraunkorraren aurrean

2010.eko urtarrilak 28

Lópezek Diputazio Iraunkorraren aurrean azaldu ditu datozen hilabeteetan gobernuaren jarduera gidatuko duten ildo estrategikoak

Patxi López lehendakariak, Eusko Legebiltzarraren Batzorde Iraunkorrean zeuden talde parlamentarioen aurrean, Eusko Jaurlaritzak datozen hilabeteetan jarraituko dituen ildo estrategikoak azaldu ditu. Lópezek bertan zeuden talde parlamentario guztien galderei erantzun die, etorkizuneko Euskadiren oinarriak, "askatasuna, elkartasuna, iraunkortasuna eta produktibitatea" bezalako premisen gainean oinarriak ezartzeko sustatu nahi duen "kontratu sozial berriak" zer dakarren azaltzeko.

Patxi López lehendakaria Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren aurrean agertu da, Aralar eta EAJ talde parlamentarioen eskaerari erantzunez. Bere parte-hartzean, lehendakariak bere gobernuak datozen hilabeteetan garatuko dituen neurri eta programak zehaztu ditu, etorkizunean euskaldunon "elkarbizitzaren" oinarriak jarriko dituen "kontratu sozial berri" bat ezartzeko. "Koerantzukizuna eta partekatutako ahalegina" dira "herritar libreen herri solidario, iraunkor eta lehiakor" baterako oinarriak, nabarmendu du Lópezek.
Lehenengo aldia da lehendakaria Diputazio Iraunkorraren aurrean agertzen dena, urtarrilean Eusko Jaurlaritza ez delako aktibo egoten. Hala ere, lehendakaria agertu egin da ganberari "erabateko errespetua" diolako, nahiz eta esan duen deialdia egin duten talde parlamentarioek aukeratutako formatuak galarazi egin duela bertan talde parlamentario guztiak egotea.

Lehendakariak agerraldiaren hasieran berriro esan du pasa den urtarrilaren 14an, bere gobernuko goi karguen aurrean "kontratu sozial berria" azaltzeko deitu zuen ekitaldia "legitimoa" zela. "Lan bilera bat zen", azaldu du, eta jarraian ondokoa adierazi du: "nire gobernua koordinatzeko eta ildoak emateko borondatea eta betebeharra ditut". Lópezek errefusatu egin ditu aukeratutako formatuari egindako kritikak eta argitu du hurrengo pausoa Legebiltzarrean agertzea zela.

Agerraldi luze batean, non lehendakariak Legebiltzarraren araudian aurreikusten ez den bigarren galdera txanda bat onartu duen, Lópezek datozen hilabeteetan burutuko diren programa, neurri eta ekintzen berri eman du. "Euskaldunon elkarbizitza sozialaren oinarriak jarri nahi ditugu, aldatzen doan mundu batean", azaldu du, "euskaldunen arteko kontratu sozial berriak" zer esan nahi duen zehazteko, eta berriz esan du "kontratu" hori ez dela gobernuaren eta herritarren arteko akordio bat, "herritarren arteko akordio bat" baizik.

Herritar guztiei krisiaren aurrean indarrak batzeko deia egin ondoren, Lópezek azpimarratu du bere gobernuak proposatutako neurri guztien azpian ideia komun bat dagoela: "koerantzukizuna". "Koerantzukizunean eta partekatutako ahaleginaren gainean" eraikiko da "herritar libreen herri solidario, iraunkor eta lehiakor bat", nabarmendu du Lópezek.
Lehendakariak nabarmendutako neurrien artean, aipatu "koerantzukizun" kontzeptua barne hartzen dutenak, oinarrizko errenta, errenta aktibo bihurtzeko erabakia dago, laguntza horiek jasotzea eta "enpleguaren bilaketa aktiboa" batuz, prestakuntzaren bitartez. Beste neurri bat Osakidetzaren erreformarena da, gaixo kronikoak beren etxeetan artatzeko, telelaguntzaren bitartez. Lópezek erreforma handiak planteatu dituen beste esparrua berrikuntzarena da, enpresen internazionalizazioaren alde, "funtsezko" apustu bat eginez, I+G+b ekuazioa 2I+G+b (gaztelaniaz 3I+D) bihurtuko lukeena.

Terrorismoaren aurkako borroka

Lehendakariak "eskua luzatu die" talde parlamentarioei, "adostasunak" lortzeko eta "herri itun handiak" bilatzeko osasunaren, hezkuntzaren, fiskalitatearen eta gizarte politiken esparruetan. Eta berriro adierazi du gogoz saiatuko dela ETAren aurkako borroka alderdien arteko borrokatik kanpo uzten. "Terrorismoaren aurkako borrokan ezin dira gobernua eta oposizioa egon, batasun demokratikoa baizik", adierazi du. Ondoren, Ertzaintza zoriondu du ETAren aurkako azkeneko operazioarengatik eta esan du horrek "erakutsi egiten duela Ertzaintzak betidanik terrorismoaren aurka izan duen konpromisoa".

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko urtarrilak 29

    lehendakari,me gusto tu forma de contestar,yo creo que es buena receta,no entrar al trapo de eguibar,te queria buscar la boca,un saludo y cuidate

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria