
Iaz erretiroa hartu zuten langile publikoei aitortza egin die Eusko Jaurlaritzak
- Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak 2023.urtean erretiratutako langile publikoak aitortzeko ekitaldia egin du gaur
2023. urtean erretiroa hartu zuten Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako langile publikoei aitortza egin eta esker ona agertzeko ekitaldi xumea eta hunkigarria egin da gaur eguerdian Lakuako Euskaldun Berria aretoan. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak antolatuta, ekitaldian hainbat enplegatu publiko ohik hartu dute parte eta eguzkilore bana banatu zaie oroigarri eta aitortza ikur gisa.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak, Maria Ubarretxenak, lehenik eta behin, erretiroa hartutako langileek beren ibilbidean erakutsitako zerbitzurako bokazioa, dedikazioa eta konpromisoa eskertu ditu. "Pertsonen zerbitzura dauden pertsonak, hori da gure administrazioaren aberastasun handiena; kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko konpromisoaren adibide zarete, eta zuen esperientzia eta ezagutza da uzten diguzuen legatua, babestu eta sustatu behar dugun ondarea", ziurtatu du sailburuak.
-
@gobernantzaEJGV2024-12-12Kopiatuta! https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98067-iaz-erretiroa-hartu-zuten-langile-publikoei-aitortza-egin-die-eusko-jaurlaritzak#comment_58421
Comentario de X:
🤝👥 Hoy hemos homenajeado al personal público del Gobierno Vasco jubilado en 2023.Su experiencia y conocimiento es el legado que nos dejan, un patrimonio que protegeremos y fomentaremos.
Eskerrik asko guztioi!
-
@gobernantzaEJGV2024-12-12Kopiatuta! https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/98067-iaz-erretiroa-hartu-zuten-langile-publikoei-aitortza-egin-die-eusko-jaurlaritzak#comment_58422
Comentario de X:
🤝👥 2023. urtean erretiroa hartu duten Eusko Jaurlaritzako langile publikoei aitortza egin diegu.Ekitaldi berezi batekin, pertsona hauen zerbitzu-bokazioa eta egindako ibilbide osoan erakutsitako dedikazioa eta konpromisoa eskertu ditugu.



