Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak eta Pirinio Atlantikoetako Presidenteak Bidasoaren bi aldeetako mugaz gaindiko lankidetza aztertu dute

2024-12-12

Imanol Pradales Lehendakaria Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Presidentearekin bildu da gaur eguerdian. Batzarra Ajuria Enea jauregian izan da, eta Ander Caballero, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia ere bertan izan da, Mikel Anton, Europako Gaien zuzendariarekin batera.

Bileran bi lurraldeen arteko mugaz bestaldeko elkarlanerako eremuak aztertu dituzte, hala nola Euskadiren eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren arteko abiadura handiko trenbide lotura sustatzea eta POCTEFA programaren baitan dagoen Mendebaldeko Eremu Funtzionala deitutakoa baliatuz proiektu estrategikoak finantzatzea. Zentzu horretan, Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren babesean, mugaren bi aldeetako administrazio guztien arteko maila anitzeko gobernantza-eredu berri bat ere ezarri ahalko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak