Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Martxoaren 29rako deituta dagoen greba orokorra dela eta, EuskoTreneko eta EuskoTraneko Tranbien, Trenen eta Autobusen gutxieneko zerbitzuak %30ekoak izango dira

2012.eko martxoak 27

Enpresako Batzorde Iraunkorrak martxoaren 29rako deituta dagoen Greba Orokorrarekin bat egin du

EuskoTrenek eta EuskoTranek datorren martxoaren 29rako, ostegunerako, greba orokorra dela eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Tranbien, Trenen, Autobusen eta Funikularraren lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko eta eskainiko ditu. Enpresako Batzorde Iraunkorrak deituta dagoen grebarekin bat egin du.

Deialdiagatik ukitutako EuskoTreneko eta EuskoTraneko zerbitzuak ondorengo hauek dira:

· Gasteizko Tranbia.

· Bilboko Tranbia.

· Lasarte Oria – Hendaia tren zerbitzua.

· Bilbao – Donostia lineako tren zerbitzuak.

· Ermua eta Eibar arteko “Tranbia” zerbitzua.

· Bilbao – Lezama Tren zerbitzua.

· Bilbao – Bermeo Tren zerbitzua.

· Trapagarango Larreinetako Funikularra (Bizkaia).

· Bizkaibuseko sistema barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak. Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.

· Lurraldebus sistemaren barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuak.

· Eibarko Udalerako eskaintzen diren udal autobusen zerbitzua (“Udalbus”).

· Garraio loturak (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bera duen Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean.

Eusko Jaurlaritzak Greba Orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak ohiko lanegunetan eskaintzen diren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopuruaren mantenuan datza, betiere arreta berezia jarrita lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei.

EuskoTreneko eta EuskoTraneko bezeroek, Eusko Jaurlaritzak datorren ostegunerako deituta dagoen greba dela eta ezarri diren gutxieneko zerbitzuak kontsulta ditzakete geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusen barrualdean. Horrez gain informazioa jaso ahal izango dute, EuskoTreneko www.euskotren.es. web-orrialdean eta baita ere, 902 543 210 bezeroenganako informazio telefonoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan