
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 1,8 milioi euro bideratuko ditu arrantza-sektorea dibertsifikatzeko eta ekonomia urdin jasangarria sustatzeko 45 proiektuei laguntzeko
- 101 proiektu aurkeztu dira 2024an; urtarrilaren 2an zabalduko da hurrengo deialdia
- 17 arrantza-udalerrik erabil dezakete garapen jasangarrirako laguntzen plan hori
- Leandro Azkue: “hiru laguntza-lerro nagusi ezarri dira ekonomia urdin jasangarri eta lehiakorra sustatzeko: produkzio-inbertsioak, enplegua sortzea eta garapen ekonomikorik gabeko inbertsioak”
Vitoria-Gasteiz, 2024 12 12
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 1.809.488,89 euro bideratuko ditu arrantza-sektorea dibertsifikatzeko eta Euskadiko kostaldeko herrien ekonomia urdin jasangarrirako trantsizioa sustatzeko aurkeztutako 45 proiekturi laguntzeko.
Leandro Azkue Arrantza eta Akuikultura zuzendariak zehaztu duenez, “2024ko deialdian ekonomia urdin jasangarrirako trantsiziorako aurkeztutako 101 proiektuetatik 45 onartu dira”.
Hona hemen adibide batzuk: arrantza-ontzi bat arrantza-turismorako egokitzea; Bermeoko Kofradiaren arraindegia; arrantza-sektoreko emakumeentzako banakako babes-ekipamenduak; Hondarribiko Kofradiako arrantza-produktuen eta itsasoko arropen denda; arrantza-jarduerarekiko sentsibilizazioko proiektuak; turistentzako paseoko itsasontziak; turistak paseatzeko itsasontzietan deskarbonizazio-proiektuak; eta arrantza-ontziak konpontzeko urpekaritza-jarduerak.
“Ekonomia urdina” kontzeptuak ozeanoetako baliabideak modu jasangarrian erabiltzearen alde egiten du, hazkunde ekonomikorako eta bizitza eta enplegua hobetzeko, itsas ekosistemaren osasuna zaintzen den aldi berean.
Helburu horiekin, Eusko Jaurlaritzak urteko laguntza-lerro bat jarri zuen arrantza-udalerrien eta sustatzaileen eskura, arrantza-sektorearen eta bertako komunitateen dibertsifikazioa sustatzeko, eta, aldi berean, tokiko ekonomia jasangarria sustatu eta herri horietan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
17 arrantza-udalerri dira garapen jasangarrirako laguntzen plan hori erabil dezaketenak: Bermeo, Elantxobe, Mundaka, Berriatua, Getaria, Hondarribia, Lekeitio, Lemoiz, Mutriku, Ondarroa, Orio, Pasaia, Plentzia, Santurtzi, Zierbena, Zumaia eta Donostiako portua.
Laguntza horiek Itsas Garapen Elkarteak kudeatzen eta dinamizatzen ditu. 2023ko urriaren 6an, Eusko Jaurlaritzak formalki izendatu zuen Itsas Garapen Elkartea tokiko arrantza taldea eta haren toki-garapeneko estrategia parte-hartzailea, “Ekonomia urdin jasangarrirako trantsizioa” lelopean. “Trantsizio” hori oinarritzen da arrantza sektoreari laguntzean eta haren jarduera ekonomikoa dibertsifikatzean, lurraldearen hazkunde urdina ekarriko duten jarduera ekonomikoak sustatzean eta arrantza-komunitateen ekonomia urdinerako trantsizioa bultzatzean.
Leandro Azkue´k zehaztu duenez, “hiru laguntza-lerro nagusi ezarri dira ekonomia urdin jasangarri eta lehiakorra sustatzeko. Lehenengoa da produkzio-inbertsioei dagokiena, enpresa eta negozio-lerro berriak sortu eta martxan jartzeko. Horietan lehentasuna dute arrantza-sektorearen jarduera dibertsifikatzen duten ekimenek eta arrantza-udalerrien ekonomia urdina sustatzera eta haztera zuzendutako ekimenek. Esparru horretan, 21 proiekturi eman zaien laguntza”.
Parte-hartzea
“Enplegua sortzea da bigarren laguntza-lerroa –zehaztu du Azkuek–, inoiz enplegurik izan ez duten edo lehen zuten enplegua galdu duten langileak besteren kontura kontratatzeko, arrantza-sektorea dibertsifikatzen duten jardueretan edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotuta dauden ekimenetan. Jarduera independenteak sortzea ere aurreikusten da, langile autonomoek parte hartzea edo gizarte-ekonomiako araubide juridikoaren pean dauden enpresak sartzea sustatzeko. 14 proiekturi lagundu zaie”.
Produktiboak ez diren inbertsioak edo jarduera ekonomiko bat martxan jartzea ez dakarten edo jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden jardueretarako da hirugarren laguntza-lerroa, eta hemen 10 proiekturi lagundu zaie.
2025ean berriz deituko dira laguntzak eta urtarrilaren 2tik aurrera eskatu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren webgunean.
-
2024-12-14
Lo contaremos este fin de semana en entrevista con la consejera en nuestro programa de La Ruta Slow en Radio Vitoria (sábado, 16 horas) y Radio Euskadi (domingo, 13 horas). Y, de paso, comentaremos también todo lo relativo a la pesca de una especie en riesgo de extinción como es la angula.
-
2024-12-12
Comentario de X:
🎣 El Departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca destina 1,8 millones de euros a ayudas a 45 proyectos de diversificación del sector pesquero e impulso de la economía azul sostenible.El 2 de enero se abrirá la convocatoria.
-
2024-12-12
Comentario de X:
🎣 Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 1,8 milioi euro bideratuko ditu #arrantza-sektorea dibertsifikatzeko eta ekonomia urdin jasangarria sustatzeko 45 proiektuei laguntzeko.Urtarrilaren 2an zabalduko da hurrengo deialdia.
-
2024-12-12
Comentario de X:
El Departamento de Alimentación, Desarrollo Rura... https://t.co/hAWRz8M15h

