
Eusko Jaurlaritzak "Kultura Ondarea Gazte Saria"ren deialdia onartu du (Gobernu Bilera 2024-12-11)
Kultura eta Hizkuntza Politika sailak “Kultura Ondarea Gazte Saria” emateko deialdia egin du, Euskal Kultura Ondarearen ezagutza, materiala zein immateriala, gazteen artean zabaltzen laguntzeko.
Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ofizialetan 2024-2025 ikasturtean matrikulatutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehen mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Zikloetako lehenengo mailako ikasleei zuzenduta dago. Ikasleek 3 eta 10 minutu bitarteko iraupena duten bi bideo (bideo bat eta bere making-off-a) aurkeztu beharko dituzte, gutxienez 3 eta gehienez 6 pertsonako taldeek osotuak.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 35.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara, honako helburu hauekin:
- Kultura berritzailea sustatzea eta Euskal Kultura Ondareari buruzko ezagutza ikertzeko, berreskuratzeko eta eraikitzeko ahalegina aitortzea.
- Euskal Kultura Ondarea ezagutaraztea Euskal Hezkuntza Sistematik eta Euskal Hezkuntza Sistemarentzat.
- Hezkuntza-ekimen berritzaileak abian jartzen laguntzea.
- Gazteek Euskal Kultura Ondareari lotutako ezagutzaren balorizazioan eta eraikuntzan duten zeregina aitortzea.
- Gazteen artean tresna teknologikoen erabilera sustatzea, jabetza publikoko kultura- eta hezkuntza-edukiak sortzeko.
Hiru bideorik onenak aurkeztu dituzten lantaldeetako kideek, haien tutoreek eta ikastetxeek 7 eguneko kultura-bisita jasoko dute Napolira, bertako leku esanguratsuenak eta kultura ezagutzeko. Ikastetxeek diploma bat ere jasoko dute.



