qrcode

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailaren egituraren Dekretua onartu da (Gobernu Bilera 2024-12-11)

2024-12-11

Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu du Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretua. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sail berriak aurkeztu duen organigramak Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzako eta desagertutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Portuetako Zuzendaritzako organo eta unitate guztiek eta Zerbitzu Zuzendaritzak osatzen duten egiturara egokitzen ditu funtzioak eta jardun-arloak.

Aurreikusitako egituraren bidez, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, politika eta ekintza transbertsalen bidez, Euskadiko nekazaritzaren eta arrantzaren sektorea eta balio-kateak (elikadura – gastronomia eta basogintza – zura) sustatuko ditu lurralde-garapenerako, Euskadiko landa-ingurunean nahiz itsasertzean inpaktu handia izango duten politiken bidez. 

Horrez gainera, portuetako eremuak kudeatzeko politika bat ere ezarriko du, ekonomia urdinak eragindako beharretara eta aukeretara egokitua. Hori guztia hazkunde-bektore eta palanka hauen bidez: jasangarritasuna, prestakuntza eta talentua erakartzea, belaunaldien arteko erreleboa, ezagutza eta ikerketa, digitalizazio- eta berrikuntza-prozesuak, zirkulartasuna eta gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasuna.

Horretarako, Sailak bi sailburuordetza izango ditu, eta bakoitzak jarduera-eremu jakin bat izango du eta sektorearen balio-katea integratuko du. Horrez gainera, zeharkako bi zuzendaritza izango dira Saileko gainerako zuzendaritzei laguntza emateko. Era berean, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita geratuko dira sektore publikoko hainbat erakunde, Sailak gizartearen aurrean sustatuko dituen politikak garatzeko oinarrizko tresna direnak. 

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak arlo hauetan beteko ditu bere eginkizunak:

  • Nekazaritza eta abeltzaintza sustatu eta antolatzea.
  • Landa-garapena eta haren dibertsifikazio ekonomikoa.
  • Abeltzaintza eta basoak.
  • Animalien ongizatea eta osasuna.
  • Ehiza eta arrantza kontinentala.
  • Urpeko jarduerak eta urpekaritza profesionala.
  • Nekazaritza- eta arrantza-arloetako industriak eta komertzializazioa.
  • Basogintzako lehen transformazioko industriak.
  • Nekazaritzako elikagai-politika: nekazaritza-elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, jatorri-deitura ematea eta kalitatea kontrolatzea.
  • Mahastizaintza eta enologia.
  • Nekazaritzako eta itsasketa-arrantzako prestakuntza.
  • Itsasertza antolatzea eta kudeatzea.
  • Portuak eta itsas gaiak, portu-agintaritzak salbu.
  • Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  • Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

 Egitura orokorra. Aipatutako gaiei buruzko eskumenak gauzatzeko, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak honako egitura orokor hau izango du.  

Organo nagusiak:  

 Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua.

  • Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
  • Zerbitzu Zuzendaritza.

Elikadura eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.  

  • Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza.
  • Landaren Garapeneko eta Europako Politiketako Zuzendaritza.
  • Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza.
  • Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza.

Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza.

  • Arrantza eta Akuikulturako Zuzendaritza.
  • Itsasertzaren Garapeneko, Portuetako eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeak.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita geratzen dira ondoren aipatzen diren sektore publikoko erakundeak:

Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak:

  • Euskadiko Kirol Portua (EKP).  

Sozietate publikoak:

  • NEIKER, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, AB, Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, S.A.
  • Zumaiako Kirol Portua, SA

Sektore publikoko fundazioak:  

  • Fundación HAZI Fundazioa.
  • ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa- Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria.

Kide anitzeko organoak:

 Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita geratzen dira, dekretuan aurreikusitako baldintzetan, kide anitzeko organo hauek:  

  • Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea.  
  • Euskadiko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordea.  
  • Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea.  
  • Baso Osasuneko Mahaia.
  • Ehiza Trofeoak Homologatzeko Batzordea.  
  • Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordea.
  • Sasoikako Lanaren Arretarako Erakunde arteko Mahaia.
  • Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategiako Batzorde Teknikoa.
  • Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseilua.
  • Nekazaritza eta Elikagaigintzarako Berrikuntza Foroa. 
  • Nekazaritza eta Elikadura Politikako eta Landa Garapeneko Batzordea.
  • Elikagaien Kontratazioko Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearen Jarraipen Batzordea.
  • EAEko Elikakatearen Behatokia.
  • Emakume Nekazarien Estatutuaren Jarraipen Batzordea.
  • Nekazari Gazteen Estatutuaren Jarraipen Batzordea.
  • Arrantza-arloko Aholku Batzordea.  
  • Portuko Udal Kontseiluak
  • Bermeoko Portua Babesteko Aholku Batzordea.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko