Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ziurtatu du “laster, talentua berreskuratzeko eta erakartzeko, entitate erakargarri bat” sortuko duela

2010.eko urtarrilak 28

Lópezek Zamudion Progenika Biopharma-ren eraikin berria inauguratu du eta krisitik irteteko "berritzeko gaitasunaren eredutzat" jo du

Patxi López lehendakariak Zamudioko Parke Teknologikoan Progenika Biopharma-ren eraikin berria inauguratu du. Lehendakariaz gain, ekitaldi horretan izan dira Trinidad Jiménez Osasun ministroa, Rafael Bengoa Osasun sailburua, Bernabé Unda Industria sailburua eta Laureano Simón eta Antonio Martínez Progenikaren fundatzaileak eta kontseilari ordezkariak.

Patxi López lehendakariak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak "laster, talentua berreskuratzeko eta erakartzeko, entitate erakargarri bat" sortuko duela, "ikerketa eta berrikuntzara bideratutako gure egitura konplexuaren koordinazio gunea osatuko duena". Lópezek hezkuntza eta prestaketaren garrantzia azpimarratu du, krisitik irteteko "palanka onena" delako, eta berriz adierazi du beharrezkoa dela azken urteotan Euskaditik irten diren euskal gazteak Euskadira "itzultzea". "Prestakuntza duten euskaldunak behar ditugu, eta Euskadin behar ditugu", azpimarratu du lehendakariak.

Lehendakariak, gaur goizean, Zamudioko Parke Teknologikoan Progenika Biopharmaren instalazio berriak inauguratu ditu. Lehendakariaz gain, ekitaldi horretan izan dira Trinidad Jiménez Osasun ministroa, Rafael Bengoa Osasun sailburua, Bernabé Unda Industria sailburua eta Laureano Simón eta Antonio Martínez Progenikaren fundatzaileak eta kontseilari ordezkariak.

Gainera, Lópezek ulertzen du Euskadik "prestakuntza duten pertsonak" behar dituela krisitik irteteko, eta beraz, hezkuntza eta prestakuntza izan behar direla estrategia honen oinarriak. "Gaur euskal unibertsitate bat ere ez dago munduko lehenengo 500 unibertsitateen artean, ezta Europako lehenengo 100en artean ere. Eta hori aldatu egin behar dugu", azaldu du. Ildo horretan, lehendakariak ohartarazi du Euskadik "talentu hori atxiki" egin behar duela, etorkizunean lehiakorra izan nahi badu.

Lópezek ziurtatu du Gasteizko gobernuak "benetan uste duela ikerketak eta berrikuntzak bultzada berri eta ausarta behar dutela". Horregatik, lehendakariak azaldu du, aurrekontuetan, alor horretarako, aurreikusitako 387 milioi euroko zenbatekoaz gain, berrikuntza fondorako 40 milioi euro barne hartzen dituena, beste 40 milioi euro gehituko direla, eta zuzenean Lehendakaritzak kudeatuko duela. "Nik neuk neure gain hartuko dut gidaritzaren erantzukizuna, ikerketari eta berrikuntzari bultzada handi bat emanaz", gehitu du.

Berrikuntza eredua

Bere hitzaldian, lehendakariak, Progenika, "Euskadik behar duen enpresa eredutzat" jo du, "parean ditugun erronka zailei aurre egiteko begiratu behar dugun ispilua", ziurtatu du. "Berritzeko gaitasunaren eredu bat. Zalantzarik gabe, krisiari aurre egiteko palankarik onena", gehitu du.

Horrez gain, lehendakariak berriz adierazi du I+G+b ekuazio ezagunari beste "i" bat, internazionalizazioarena, gehitzearen alde egiten duela. "Formula hori 2I+G+b (gaztelaniaz 3I+D) bihurtu behar da, izan ere, Lópezen ustez, 2I+G+b hori da "Euskadi munduan kokatzeko giltza".

Bestalde, Trinidad Jiménez Osasun ministroak nabarmendu du ekimen honek "erakusten duela erakunde guztiek XXI. mendeko medikuntza klinikoaren garapenean ezinbesteko izango diren enpresa guztiak babestuko dituztela".

3 iruzkin
  • 2010.eko urtarrilak 29

    Lo que no se entiende nada bien es a qué tipo de entidad se refiere el lehendakari. En el ámbito de la ciencia, y en lo que se refiere a talento científico, ya existe Ikerbasque. La diputación de Bizkaia tiene Bizkaia Xede que ayuda a retornar a profesionales de diversos ámbitos. Se echa mucho de menos una propuesta mucho más concreta, normal que los ciudadanos no apoyen la labor de gobierno, parece plagada de improvisaciones.

  • 2010.eko urtarrilak 28

    Perfecto: una buena noticia. Se ha de recuperar, en la medida de lo posible, a todas a quellas personas que durante más de veinte años se han tenido que marchar fuera de Euskadi porque aquí no podían ejercer la investigación... Muy bien Patxi, sigue así.

  • 2010.eko urtarrilak 28

    Buena iniciativa. Creo que aunque a todos se nos llena a la boca hablando de I+D+i, se hace necesario un órgano que coordine y y gestione en el enorme potencial que hay en este campo. Es increíble que cuando una empresa quiera optar a ayudas para la innovación, deba bucear por los inacabables vericuetos de la administración, en busca de unas subvenciones que parece, en ocasiones, que se dan de forma aleatoria.
    La innovación debe ser una apuesta estratégica y coordinada de este país. Y si es el Gobierno quien lidera esta estrategia, mejor.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria