Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura. (2012-3-29)

2012.eko martxoak 30

Gai-zerrenda:

1. Honako ekimen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea: Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak Arabako Errioxako gaixoen osasun-arretarako sinatutako akordio iragankorraren amaierari buruz. (09\11\02\01\0695) Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Arabako gaixoei Errioxan osasun-arreta emateari buruz. (09\11\03\00\0131)

2. Mozioa, Miren Josune Gorospe Elezkano Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, kontsumitzailea eta erabiltzailea babesteko plan estrategikoari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0128)

3. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, eraikuntza- eta hirigintza-lanetarako salneurrien datu-baseari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0646)

4. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan lehen sektorearen protagonismoa bultzatzeko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0676)

5. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak atzerrian dituen ordezkaritzak ixteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0657)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan