
Lehendakaritzak Euskararen Egunaren 75. urteurrena ospatu du
Eneko Agirre HiTZ zentroko zuzendariak, Hizkuntza Teknologietan erreferenteak, hitzaldia eman du
Lehendakaritzak Euskararen Egunaren 75. urteurrena ospatu du, barne-ekitaldi batekin. Ekitaldi honek Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi du euskara eguneroko jardueretan sustatzeko eta normalizatzeko.
Ekitaldian, Lehendakaritzan euskara normalizatzeko proiektua aurkeztu da. Ahalegin iraunkor horri esker, erakundeak BIKAIN urrezko ziurtagiria eskuratu zuen 2021ean.
Eneko Agirrek, HiTZ zentroko zuzendariak, parte hartu du ekitaldian. HiTZ Hizkuntza Teknologietan erreferentea da, eta UPV/EHUko Ixa eta Aholab ikerketa-taldeek osatzen dute. Zentru hau liderra da hizkuntza eta hizketan aplikatutako adimen artifizialaren arloan. Informatika, linguistika eta ingeniaritzan adituak diren talde multidiziplinarrarekin, zentroak aitortza garrantzitsuak jaso ditu, besteak beste, Informatikako Ikerketa Sari Nazionala eta EurAI 2020 (Adimen Artifizialeko Europako Tesi Onenaren saria).
Ekitaldi honek Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa sendotzen du, berrikuntzaren, ikerketaren eta euskararen zaintzaren alde, Euskadiren kultur eta gizarte identitatearen oinarrizko elementu gisa.
-
2024-12-04
Comentario de X:
HiTZ zentroan euskararen nazioarteko eguna ospatu dugu. Gure zuzendari @eagirre Lehendakaritzan (@Gob_eus,) egon da hitzaldia ematen eta ondoren Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Euskaldunan egin den ekitaldian
https://t.co/F6mxOllHW5