Berriak Herrizaingoa
Eu

Arratsaldean, Tolosan, hilketa salatzeko egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Mariola Serranok

2012.eko martxoak 26

Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak Tolosako emakumearen hilketa gaitzetsi du

Mariola Serranok, Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendariak, Tolosan gertatutako emakume baten ustezko hilketa gaitzetsi du, emakumeen aurkako beste hilketa matxista bat dela adieraziz. Aldi berean, genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak biktimaren senideei eta lagunei elkartasuna eskaini die, eta protesta-ekitaldietan parte hartzeko deia egin du.

Tolosan, gaur bertan, 19:30ean Hiruki plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko du Mariola Serranok, emakumezkoaren hilketa gaitzesteko. Serranok protesta ekimen horretan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

"Edozein motatako emakumezkoen aurkako indarkeria matxista, biktimen eskubideen aurkako atentatu bat da, eta beste behin ere, ahal dugun guztia egingo dugu gizarte honetako gaitz horrekin behingoz bukatzeko. Instituzioen elkartasuna eta lankidetza, guztion konpromisoa sexu desberdintasunekin bukatzeko, mobilizazio sozialak eta herritarren arteko laguntza ezinbestekoak dira helburu hori lortzeko. Hori dela eta, udalerrian egingo diren protesta ekimenetan parte hartzeko dei egiten diegu herritarrei eta instituzioei", adierazi du Mariola Serranok.

 

 

Iruzkin bat
  • @vali_vali_
    2012.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Mariola Serrano anima a la ciudadanía a acudir al acto de condena de esta tarde en Tolosa. http://t.co/wXHMI0Ti

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)