qrcode

Euskadiko Ingurumen Zientzietako Tituludunen Elkargoa sortzeko legearen proiektua onartu da (Gobernu Bilera 2024-12-03)

2024-12-03

Onartu den Lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera bidaliko da orain bertan onartua izan dadin

Elkargoa sortzeak balioko du ingurumen-zientzietako tituludun profesionalen jardunean kalitate eta zorroztasuna bermatzeko eta baita ingurumena eta elkargokideen zerbitzuak kontsumitzen eta erabiltzen dituzten pertsonen interesak babesteko ere

Asociación de Ambientólogos IZE-Euskadi elkarteak eskatuta eta elkargo profesional berriak sortzeko eskumena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailarena izanik, sailak Euskadiko Ingurumen Zientzietako Tituludunen Elkargo Profesionala sortzeko Legearen Proiektua garatu du. 

Gobernu Kontseiluak, gaur, argi berdea eman dio lege-proiektuari, eta Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, orain, bertan onartua izan dadin.

Profesionalen elkargoa sortzearen helburua da ingurumen-adituen lanbide-profilaren aitorpen formala sustatzea, bai enpresa pribatuan, bai sektore publikoan ere.

Interes publikoaren ikuspegitik, elkargoa sortzeak balioko du ingurumen-zientzietako tituludun profesionalen jardunean kalitate eta zorroztasuna bermatzeko eta baita ingurumena eta elkargokideen zerbitzuak kontsumitzen eta erabiltzen dituzten pertsonen interesak babesteko ere.

Proiektua honela dago egituratuta: zioen azalpena, bost artikulu, hiru xedapen iragankor eta azken xedapen bakarra, zeinetan arautzen den nortasun juridikoa eskuratzea, baita jarduteko lurralde-eremuari, administrazioekiko harremanei eta haien araubide juridikoari buruzko xedapenak ere, barne-araubideaz gain.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2024-12-03

    Comentario de X:
    🌿 El Consejo de Gobierno da luz verde el anteproyecto de Ley para la creación del Colegio Profesional de Personas Tituladas en Ciencias Ambientales de Euskadi.

    🌳 Ahora será remitido al Parlamento Vasco para su aprobación.

    Más información: https://t.co/4Fil6XUcf5 https://t.co/dxcJnefJq1

  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2024-12-03

    Comentario de X:
    🌿 Gaurko Gobernu Kontseiluak Euskadiko Ingurumen Zientzietako Tituludunen Elkargoa sortzeko Legearen Aurreproiektuari argi berdea eman dio.

    🌳 Orain Eusko Legebiltzarrera bidaliko da bertan onartua izan dadin.

    Informazio gehiago: https://t.co/jYoc12p3uS https://t.co/3jMNAZlcdt

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko