Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 508.000 euro bideratuko ditu kultur sorkuntza sustatzeko (Gobernu Bilera 2024-12-03)

2024-12-03

Gobernu Kontseiluak 2025ean kultura-sorkuntzarako dirulaguntzen deialdia onartu du gaur. Gizartean sorkuntzaren sektoreak zenbaterako garrantzia daukan kontuan hartuta eta kultura bultzatzeak gizarteko kulturaren oparotasunari eta ekonomiari nola on egiten dion kontuan hartuta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 508.000 euro bideratuko ditu proiektuak sei modalitatetan sustatzeko: 

  1. Antzerkirako testuak: Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan idatzitako antzerkirako testu originalak sortzeko guztira 108.000 euro bideratuko dira.
  2. Zinemarako gidoiak: euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako fikzioa, animazioa edota dokumentaletako gidoiak sustatzeko 156.000 euro erabiliko dira. 
  3. Musika konposizioak: partitura baten (pentagraman edo, musika elektroakustikoaren kasuan, kronograman edo interpretazio planean) irudikatutako musika-konposizio originalak sortzeko helburua du 82.000 euroko partidak.
  4. Gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak: 54.000 euro erabiliko dira 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako eta euskaraz idatzitako literatura testuak sustatzeko.
  5. Euskarazko ipuin eta nobela motzak: euskarazko literatura-testuen, ipuinen zein nobela motzen, sormena sustatzeko 54.000 euro.
  6. Koreografiak: dantza profesionalaren arloko sorkuntza-proiektuei laguntzera 54.000 euro bideratuko dira.

Interesdunek hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte proiektuak, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2024ko deialdian 53 laguntza eman dira guztira: 12 antzerki-testuak sortzeko; beste 12 gidoiak idazteko; 11 musika-lanak idazteko; 6 laguntza eman dira gazteei zuzenduriko euskarazko literatura-testuak idazteko; beste 6 euskarazko ipuinak eta eleberri laburrak idazteko; eta, azkenik, 6 laguntza koreografiak sortzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko