Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 105 milioi bideratuko ditu oro har alokairua eta birgaitzea bultzatzeko laguntzetarako

2012.eko martxoak 26

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak 105 milioi euro bideratuko ditu laguntzetan, oro har alokairua eta birgaitzea bultzatzeko.

 Hala ondoriozta daiteke Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak laster onartuko duen agindutik, bertan iragarri baitira etxebizitza eta lurzoruaren arloko hainbat laguntza ildo fi­nantza aldetik estaltzeko esleitutako aurrekontu kredituen zenbatekoak, 2012. urteari dagokionez.

 Iragarpen horri esker, herritarrei helarazitako informazio maila hobetu nahi da, herritarrak izango baitira laguntza sistema horien onuradunak, eta 2012ko aurrekontuan onartutako funtsen zuzkidurei dagozkie.

Laguntza horien artean dauden finantza neurriek, besteak beste, xede hauek dituzte: etxebizitza libre erabilia erostea, egiturako elementu komunak ohi bezala birgaitzearekin batera efizientzia energetikoa babesten duten etxebizitza eta eraikinak birgaitzea, igogailuak instalatzea, edota babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru ondare publikoak osatzeko lurzorua erostea; horrez gain, alokairua bultzatzeko neurriak ere jaso dira.

 Etxebizitza eta lurzoruaren arloan diruz lagun daitezkeen ildoak finantzatzeko honako konpromiso eta ordainketa kredituak hauek erabiliko dira, 2012ko ekitaldian emango direnei dagokienez: 

 

Babes daitezkeen jarduketak

 

2012

 

2013

 

2014

 

2015

Gainerakoa

2036ra arte

Guztira

 

 

 

 

 

 

 

Etxebizitza libre erabilia erostea

 

100.000

 

 

 

 

 

100.000

 

 

 

 

 

 

 

Birgaitzea

11.500.000

11.640.000

 

 

 

23.140.000

 

 

 

 

 

 

 

Etxebizitza babestuetara bideratzeko udaleko lurzoru ondareak sortzea

100.000

 

 

 

 

100.000

 

 

 

 

 

 

 

Alokairua sustatzea

8.427.002

5.038.000

7.595.000

 

 

21.060.002

 

 

 

 

 

 

 

2012ko Finantza Hitzarmenaren interes-tasak sorostea

 

450.000

 

2.771.930

 

5.543.860

 

4.364.096

 

47.480.114

 

60.610.000

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GUZTIRA

 

20.577.002

 

19.449.930

 

 

13.138.860

 

4.364.096

 

47.480.114

 

105.010.002

 Alokairuaren sustapena atalean jasotzen diren diru laguntzak jardun hauetarako izango dira: babestutako alokairurako etxebizitzak sustatzea, bai etxebizitza berriak, bai birgaitutakoak; babestutako alokairuan eskaintzeko etxebizitzak erostea; zuzkidura bizitokiak sustatzea, eta landa eremuetan titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitu eta alokairuan jartzea.

2012ko Finantza Hitzarmenaren Sorospenak izeneko epigrafeak hauek betetzeko beharrezko interes-tasen oraingo eta etorkizuneko sorospena ordaintzea dakar: babestutako alokairurako etxebizitzen sustapena; babestutako alokairuan eskain­tzeko etxebizitzak erosteko eragiketak; zuzkidura bizi­tokien sustapena, eta lurzorua kostu bidez eskuratze­ko eragiketak egiteko, edozein herri-administrazioaren lurzoru-ondare publikoak eratzeko, ondoren, ahal de­la, babes publikoko sustapenera bideratzeko. Hala, alokairuko etxebizitzen sustatzaileentzat maileguen benetako kostua % 0koa izango da maileguaren indarraldiko lehenengo hamar urteetan, eta % 1ekoa hurrengo hamar urteetan.

2 iruzkin
  • @PSEBizkaia
    2012.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco destinará 105 millones para ayudas al alquiler y la rehabilitación fundamentalmente. http://t.co/44M0D1eK

  • @aitorcasado
    2012.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco destinará 105 millones para ayudas al alquiler y la rehabilitación fundamentalmente. http://t.co/44M0D1eK

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan