
Emakundek Pasaian gertatutako emakumearen hilketa gogor salatu du eta hiritarrei euren gaitzespena agertzeko deia egin die
Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Pasaian gertatutako emakume baten hilketaren aurrean bere gaitzespen irmoena azaldu du eta bere elkartasuna eta laguntza eskaini die eraildako emakumearen familiari eta gertukoei.
Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak gogoratu du emakumeen aurkako indarkeria mota hau menpekotasun eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela eta dei bat luzatu die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko hiritar guztien jarrera aktiboa ezinbestekoa delako.
Miren Elgarrestak, Emakundeko zuzendariak, Pasaiako Udalak deitzen duen kontzentrazioan parte hartuko du bihar, abenduak 1, 12.00etan.
-
2024-12-02
Elkartasuna primeran dago, baina protokoloa eta bizitzaren aldeko politika publikoak non?
Ertzaintzaren protokoloa negargarria da.
Salaketek emakumeon arriskua handitu baino ez udte egiten... eta bizirik egon nahi dugu,
Salaketarako telefonoa jartzea, benetako tresna eraginkorrik eman gabe, emakumeak indarkeria bortitzagora amiltzea da.
Jar zaitezte lanean... eta egin adituek eta mugimendu feministak gomendatzen/eskatzen dituzten aldaketak, beherala!


