Berriak Kultura
Eu

Interneten erabilerak belaunaldi gazteen eta helduen arteko muga argia ezartzen du

2012.eko martxoak 26

Belaunaldi gazteek, Internet batez ere hezteko, denbora-pasatzeko, eta komunikatzeko erabiltzen dute. Helduek, bere aldetik, gaurkotasun-albisteei buruz informatuta egoteko erabiltzen dute, baita entretenitzeko ere

Sare sozialen erabilpena oso hedatuta dago gazteriaren artean (%83). Talde guztiek (gazteek eta helduek) telefonoa aukeratzen jarraitzen dute beste pertsona batzuekin komunikatzeko. Gazteek gehien erabiltzen duten sare-soziala Facebook da; halere, gazteenen artean Tuenti nagusitzen da.


1. BELAUNALDIEN ARTEKO EBAKIA

Interneten erabilerak belaunaldi gazteen eta helduen artean muga argia ezartzen du. hedabide sozialek dauzkaten eginkizun tradizionalak kontuan hartuta  (entretenitzea, heztea eta informatzea), gazteek, helduekin alderatuta, Internet erabiltzen dute nagusiki eginkizun horiek betetzeko, beste hedabide batzuk (telebista, irratia edo egunkariak) baino gehiago.

Entretenitzeko, gazteriak Internet nahiago du (%53); berriz, helduen %16k aukeratzen dute Internet entretenitzeko.

Hezteko, gazteen %70ek Internet aukeratzen dute; aldiz, helduen %35ek aukeratzen dute.

Informatzeko, gazteen %41en aldean, helduen %16k aukeratzen dute Internet.

Hilabetez lau hedabidetatik (Internet, telebista, irratia, egunkariak) bat bakarrik erabili ahal izanez gero, gazteen %66k Internet aukeratuko lukete; aldiz, helduek telebista aukeratuko lukete (%47).

Konexioaren maiztasunari dagokionez, azken hilabeteetan Internetera konektatu diren gazteen %81ek, “egunero edo ia egunero” erabiltzen dute eta 29 urtetik gorakoen artean, ostean, %68 konektatzen dira “egunero edo ia egunero”.

2. BELAUNALDIEN ARTEKO ALDEAK: GAZTEAK-HELDUAK


Belaunaldien arteko alderik adierazgarrienak honako esparru hauetan aurkitzen ditugu:

-Gaurkotasun-albisteak. Gazteak (15 eta 29 urte bitartekoak) helduak (29 urtetik gorakoak) baino gutxiago eta maiztasun gutxiagorekin kezkatzen dira gaurkotasun-albisteez. Biek nahiago dute telebista informatuak egoteko, baina, gazteen kasuan gutxiago (%43) eta, gainera, Internet aukeratzen dutenen kopurua (%41) antzekoa da. Askoz gutxiago erabiltzen dituzte gazteek egunkariak eta irratia  (%10 eta %3, hurrenez, hurren)

-Internet. Lehen esan bezala, gazteen Internetekiko harremana helduena baino askoz handiagoa da: gehiago erabiltzen dute eta bere jarrera irekiagoa eta positiboagoa da. Batez ere, entretenitzeko eta komunikatzeko erabiltzen dute Internet; helduek, berriz, gaurkotasun-albisteei buruz informatzeko eta entretenitzeko erabiltzen dute.

-Sare-sozialak. Nahikoa orokortuta dago sare sozialen erabilera gazteen artean (%83); aldiz, hamar heldutatik bik baino ez dute erabiltzen (%21). Sare sozialak erabiltzen dituzten gazteen %78k Facebook erabiltzen dute eta %73k Tuenti. Sare sozialak erabiltzen dituzten helduen %90k Facebook erabiltzen dute eta %19k Tuenti.

-Beste pertsonekin komunikatzeko bitarteko erabiliena. Talde guztiek, oraindik ere, telefonoa erabiltzen dute gehien beste pertsonekin komunikatzeko, Interneten erabiltzaileak barne.

3. GAZTEEN BELAUNALDI-BARRUKO ALDEAK

Gazteriaren baitan,ezberdintasun nabarmenenak honako hauek izango lirateke:

- Hedabideen erabilera maiztasuna. Internetena da kontsumo goiztiarrena, baina adinarekin ez da gutxitzen, baizik eta adinean aurrera egin ahala, beste hedabide batzuk ere erabiltzen hasten dira. Beraz Internet “hedabide bakarra” izatetik “hedabideetako bat” izatera pasatzen da.

Gazteen %42k ez dituzte inoiz edo ia inoiz paperezko egunkariak irakurtzen; %23k, aldiz, egunero edo ia egunero irakurtzen dituzte. Adinean aurrera egin ahala egunkariak irakurtzen dituztenen portzentajeak ere gora egiten du, baina 26 eta 29 urte bitartekoen artean ere, heren batek dio ez dituela inoiz edo ia inoiz irakurtzen.
Internet erabiltzen duten pertsonak kontuan hartuta, helduen %59k irakurtzen dituzte egunkari digitalak; gazteen artean berriz, %49k.

Gazteen %37k ez dute inoiz edo ia inoiz irratia entzuten eta heren batek egunero entzuten du. Adinean aurrera doazen heinean, igo egiten da irratia entzuten dutenen portzentajea, 26 eta 29 urte bitartekoen artean %42k egunero entzuten dutelarik.

- Gaurkotasunari buruzko informazioa. Zenbat eta helduago izan, orduan eta altuagoa da gaurkotasunari buruz informatzeko hiru edo lau hedabide erabiltzen dituztenen portzentajea. Aldiz, zenbat eta gazteago izan, orduan eta altuagoa da gaurkotasunari buruz informatzeko inolako hedabiderik erabiltzen ez duten gazteen portzentajea. Bai hedabide tradizionalak (telebista, prentsa eta irratia) baita Internet ere maiz erabiltzen dituztenak gero eta gehiago dira adinean, euskararen ezagutzan eta ikasketa mailan aurrera egin ahala.

18 urtetik beherakoek gainerakoek baino askoz neurri txikiagoan esaten dute telebistako albistegiak ikusten dituztela, eta talde horretakoen %19k ez dituzte inoiz edo ia inoiz ikusten.

-Hedabideen erabilgarritasun pertsonala. Gazteenek telebistan batez ere entretenimendua bilatzen dute. Adinean aurrera doazen heinean, entretenimenduaz gainera, gaurkotasunari buruzko informazio iturri bezala ere erabiltzen da.

Internetek gazteei batez ere entretenitzeko balio die (%61ek bi baliagarritasun nagusien artean aipatu dute), baita beste pertsona batzuekin harremanetan egoteko ere (%54), eta neurri txikiagoan gaurkotasunari buruz informatzeko (%37) eta gauza interesgarriak ikasteko (%24).

- Sare Sozialak. Gazteen %83k sare sozialak erabiltzen dituzte. Izan ere, lagunekin komunikatzeko bigarren bide garrantzitsuena da, telefonoaren atzetik. Hala ere, zenbat eta gazteago izan, gehiagok aipatzen dituzte sare sozialak bide nagusi bezala eta gutxiagok telefonoa.

- Nerabeen berezitasunak. Gazteenak (15-17 urte) dezente bereizten dira gainerakoengandik (18-29 urte): batez ere entretenimendua bilatzen dute, oso egunkari gutxi irakurtzen dituzte, gainerakoek baino askoz interes gutxiago dute gaurkotasun gaiekiko eta horren barruan batez ere kirol informazioa interesatzen zaie. Sare sozialak oinarrizko bidea dira euren harreman sozialetarako.

Iruzkin bat
  • @americaenbotxo
    2012.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El uso de Internet establece una frontera clara entre las generaciones jóvenes y las adultas. http://t.co/HSeV80hH

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Víctor Urrutia, Natxo Rodríguez