Berriak Kultura
Eu

'Ibilbideak' webgunea ezagutzen al duzu?

2012.eko martxoak 29

Kultura sailburuak Ibilbideak aurkeztu du, komunitate birtual baten bidez eta gailu mugikorren erabilerarekin jarduera fisikoa hobetu nahi duen proiektu bat da

Ekimenari esker, Internet bidez, Euskadiko ibilbideen inguruko kirol esperientziak eta kirol gertaerak sortu, adierazi eta zabaldu ahal izango ditugu. "Gizartea aurrera doa eta beste joera batzuk sortzen ditu eta joera horiek kirolean ere eragina dute" esan du Blanca Urgell Kultura sailburuak aurkezpena egin duenean.  "Joera horietako bat da eremu irekiak gero eta gehiago erabiltzen direla kirola egiteko, batez ere motordunak ez diren kirol ibiltariak egiteko, eta GPS teknologiak gero eta gehiago erabiltzen dira"

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak gaur Ibilbideak (http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/home.do) izenekoa aurkeztu du; proiektu honek jarduera fisikoa handitu eta hobetu nahi du -motordunik gabeko kirol ibiltariak azpimarratuz-; proiektua ondoko pertsonak eta entitatek osatuko dute: gailu mugikorren (gps eta smartphone) eta Internet bidez, euren kirol esperientziak sortu, adierazi, baloratu, zabaldu eta disfrutatzen dituztenak.

Ibilbideak Jarduera Fisikoaren Planean (Aktibili) sartutako ekintzetako bat da; Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Osasun Publikoko zuzendaritzek garatzen dituzte aipatutako ekintza horiek.

Kokatzeko eta nabigatzeko teknologia berrien garapena eta Internet bidez sustatutako komunikazio eta kontsumo ohiturak (betez ere sare sozialak), kirolaren arlora ere iritsi dira.  Taldeko lanean oinarritutako doako zerbitzu publiko jasangarri honen bidez, ondokoa egin daiteke:

- kirol praktikan dauden ohitura berrien eskaerei erantzutea,

- praktika eta kirolaren eremuei erantzutea baliabide bakar bat erabiliz eta

- kirola, gizartea hobetzeko beste helburu batzuk lortzeko bide moduan erabil dezaten erraztea.

Ibilbideak doan eskura dezake edozein pertsonak edo entitatek, hala nola, klubek, federazioek, elkarteek, udalek, mankomunitateek, toki garapenerako entitateek, ikastetxeek. etab.ek.

Nola funtzionatzen du

Ibilbideak-en hasiera batez ondoko jarduerak bilduko dira:  ala delta, ibili, asfalto lasterketak, mendi lasterketak, errepideko txirrindularitza, mendi txirrindularitza, zikloturismo, hipika, itsuak, ibilbide nordikoa, igeriketa, parapentea, patinajea, piraguismoa, lasterketa konbinatuak, arraunketa, gurpil aulkia eta bela. Baina komunitateak eskatuta, beste jarduera batzuk ere sar daitezke.

Horrela bada, iragazkien sistema baten bidez, oso era grafiko eta errazean zenbait eremu interesgarriko ibilbideak eta jardueren gertaerak aurki ditzakegu fitxa batean, baita beste pertsona batzuek ibilbide horri buruz egindako balorazioak, iradokizunak edo ekarpenak ere:  tartea, malda, irudiak, bideoak, profila, trazadura handitu daitekeen mapan, etab.

Edukiak igo eta deskargatzeko erregistratu behar zara -izena, posta elektronikoa eta pasahitza eskatuko da- baina edonork egin dezake kontsulta orokor bat.

Parte-hartzaile bakoitzak ibilbideak kargatu edo sor ditzake mapa batean eta horretarako lau urrats baino ez ditu eman beharko. Gero ibilbide horiek besteen eskura jarriko ditu.  Informazioa ordenagailuan deskargatu edo gps edo smartphone batean ikus daiteke. Bakoitzaren web orrian ere jarri edo lagunei bidal daiteke.  Halaber, egutegia ikusiz, gertaera guztien programazioa ikusiko dugu.

Ibilbideak-ek Euskal Autonomia Erkidegoan hasi edo amaitzen diren ibilbideak erakutsi ahal ditu eta egileak baimena ematen badu, ibilbidea Wikiloc eta Google Earth-en ere ikusiko da.

Gaur proiektu honen web orriaren eta gizarte bitartekoan jarduera hasi da baina urtean buruan beste ekimen batzuk aurkeztuko ditugu, web erabiltzeko aplikazio mugikorrak, proiekturako sare sozial bat, gps gailuen mailegu publikoa, gps eta smartphone-etarako kartografiak deskargatzea, prestakuntza jarduerak eta laguntzeko ekimenak, etab.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)