Torres Lehendakariordea: "2025eko aurrekontu proiektua oso ona da"
- Ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak datorren urtean hitzarmeneko gutxieneko soldata bultzatuko duela
Mikel Torres Lehendakariordearen eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren ustez, "oso ona" da aurkeztutako 2025eko aurrekontu proiektua, adierazi du Eusko Jaurlaritzak "eskua luzatuta" diela gainerako taldeei eta oposizioko lehen alderdiari, EH Bilduri, "erantzukizunez" babesteko deia egin dio: "Ez gara inoiz mahaitik altxatu. Babestuko ez balitu, pertsona askori huts egingo lioke, Eusko Jaurlaritzaren borondatea irmoa izan baita hasiera-hasieratik".
Onda Vascan gaur goizean eskainitako elkarrizketan, Lehendakariordeak ziurtatu du datorren urteko lehen seihilekoan hitzarmeneko gutxieneko soldata bat "bultzatuko" duela Eusko Jaurlaritzak, langileei, kontsumo pribatuari eta kontziliazioari mesede egingo diena, eta langabeziaren eta absentismoaren murrizketa ekarriko duena.
Ildo horretan, Torresek adierazi du Eusko Jaurlaritza enpresa-kultura berri bat lantzen ari dela, besteak beste, lanaldiaren murrizketa sustatzeko, enpresa bakoitzaren ezaugarrien arabera.