Berriak Lehendakaritza
Eu

Baketzeari eta bizikidetzari buruzko ponentziak ez dio “protagonismoa emango Batasunari”

2012.eko martxoak 26

Lehendakariak demokraten artean adostasuna lortu nahi du “ibilbide horretan egin behar denari buruz”

Patxi López lehendakariak gaur adierazi du Euskadiko egoera “sakonki” aldatu dela egungo Eusko Jaurlaritzari esker. Egungo gobernua, aurreko legealdietan ez bezala, “herritarrei interesatzen zaizkien” gaiez arduratzen da, hala nola, krisiaz, lanaz nahiz zerbitzu publikoez, eta “guztia kontsumitzen zuen zarata erraldoia atzean geratu da”, azpimarratu du. “Gaur Euskadi askoz herrialde normalagoa eta normalizatuagoa da, bere aniztasuna onartzen ikasten hasi da, eta plurala dela ikusten du, egungo Jaurlaritzaren ustez ideien aniztasuna eta nortasunen dibertsitatea aberasgarriak dira, eta gehitu egin behar ditugu, ez elkarren kontra jarri, guztion herrialdea eraikitzeko” adierazi du lehendakariak Europa Press-ek Madrilen egin duen informazio-gosari batean. Horren harira, Lópezek ohartarazi du Euskadira gobernu nazionalista bat itzultzeak “etengabeko borrokaz eta liskarrez betetako iraganera bueltatzea” ekarriko lukeela, independentzia lortzeko ahaleginak itzuliko liratekeelako, eta “hori ez delako euskal herritarrek behar duten eztabaida”.

Lehendakariak Madrilen esan du, era berean, Euskadik krisi baten erdian Espainiako gainerako eremuek baino langabezia txikiagoa duen lehenengo aldia dela. “Aurreko krisietan %26ra iritsi ginen, %36ra eremu batzuetan, eta gaur egungo langabezia horren erdia da”, adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)