Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak ASAP programa onartu du, etxebizitza pribatuak alokairuaren merkatura sartzea errazteko

2012.eko martxoak 27

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren hitzetan, “programa hau kaudimenduna izango da eta merezi du”

Idoia Mendiak, Jaurlaritzaren bozeramaileak, eta Iñaki Arriolak gaur goizean astero egiten den Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan hitz egin dute. Sailburuak adierazi duenez, ASAP programak “jabeak bere etxebizitza berme-baldintzekin merkaturatu ahal izateko aukerak zabaltzen ditu”

Programan ordainduko diren errentak 400 eta 650 euro artekoak izango dira, kasuan kasuko udalerriaren arabera. Gainera, urtero 7.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrerak dituzten pertsonek alokatu ahalko dituzte etxebizitzok.

Bestalde, Idoia Mendiak aurreratu du gutxieneko zerbitzuak %30 ingurukoak izango direla osteguneko greba orokorrean, “lehenagoko kasuetan bezala”.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.03.27)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-03-27n hartutako erabakiak

Iruzkin bat
  • @osvalbuena
    2012.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba programa ASAP, para facilitar que las viviendas privadas se incorporen al mercado de alquiler http://t.co/0hAZHYCS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)