qrcode

Jorge Garbisu´k Bruselan parte hartu du Europako Batzordeko Erakunde Ordaintzailearen eta Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiaren arteko bileran, prozedurak sinplifikatzeko eta arintzeko

2024-11-27
  • Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak "talde komunitario malgu eta kolaboratibo berri bat" ikusten du

Brusela, 27 11 2024

Jorge Garbisuk, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Bruselan parte hartu du gaur Europako Batzordeko Erakunde Ordaintzaileko zuzendarien eta Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiko auditoreen arteko bileran, prozedurak sinplifikatu eta arintzeko.

Batzordearen Zuzendaritza Nagusiak estatu eta herrialde guztiei honako hauek azpimarratu dizkie: "kostuak behar bezala neurtzea, kaudimengabezia edo epai judizialen kasuan ordainketak berreskuratzeko formulak, ISV Promozioaren problematika, eta auditoretza-oharrak auditoreen estatusa aldatzearekin lotuta.

"Eusko Jaurlaritzatik talde malgu eta kolaboratibo berri bat estimatzen dugu" esan du Garbisu´k bileraren amaieran. 

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-11-28

    Comentario de X:
    El Departamento de Agricultura valora positivamente la colaboración del nuevo equipo de la Dirección General de Agricultura de la Comisión Europea para simplificar y agilizar los procedimientos, tras la reunión del Organismo Pagador en Bruselas.

    🔗 https://t.co/Hdli6VeExw https://t.co/6Z7wV5t1Tl

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-11-28

    Comentario de X:
    Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak positibo baloratu du Europako Batzordeko Nekazaritza Zuzendaritza talde berriaren kolaborazioa prozedurak errazteko eta arintzeko, Bruselan egindako Erakunde Ordaintzailearen bileraren ondoren.

    🔗 https://t.co/tJiQxC1hMK https://t.co/CvlHblCPuh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak