qrcode

Getariak, gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako Portuko Udal Kontseilua izango du

2024-11-26
  • Portuen arloko kide anitzeko aholkularitza-, kontsulta- eta eztabaida-organoa da
  • Leandro Azkue: “Euskadiko hirugarrena da, eta gizarte-eragileak, arrantzakoak, kofradiak eta merkaturatzaileak biltzen ditu”
  • Mutrikun eta Ondarroan eratutakoen ondoren, Getariakoa, Elantxobekoa eta Eakoa eratuko dira, eta 2025eko lehenengo hiruhilekoan, gainerakoak: Hondarribia, Donostia, Orio, Zumaia, Deba, Lekeitio, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentziakoa

Getaria, 2024 11 26

Getarian gaur goizean eratu da Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren Portuko Udal Kontseilua, Amaia Barredo sailburuak Eusko Legebiltzarrean zehaztu zuen bezala. Eusko Jaurlaritzak joan den irailean onartu zuen Portuko Udal Kontseiluak eratzeko dekretua. Portuen arloko kide anitzeko aholkularitza-, kontsulta- eta eztabaida-organoak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erabiltzen dituen eskumenen esparruan.

“Portu batek hartzen duen espazio fisikoa hori kokatuta dagoen udalerriaren zati da, eta lotura estua du kokatuta dagoen kostaldeko herriko bizitza sozial, kultural eta ekonomikoarekin. Bertan hainbat interes daude, eta arlo ezberdinetako gizarte-eragileak elkartzen dira”, aipatu du Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Portuetako eta Itsasertzeko zuzendariak.

Getariako Portuko Kontseilu berria eratzeko ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Leandro Azkue, Koldobika Goitia eta Edurne Egaña eta Haritz Alberdi alkatea izan dira.  Foro horretan hartzen diren erabakiak ez dira lotesleak izango, eta Euskadiko portu bakoitzean esku hartzen duten eragileentzat interesgarriak diren gaiak aztertzeko eta eztabaidatzeko elementu interesgarria izango da. 

Portuko Udal Kontseiluak honako portuetan eratzen ari dira: Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia. Mutrikukoa, Ondarroako eta Getariakoa eratu ondoren, datozen asteotan, 2024a amaitu arte, jada deituta daude Elantxobeko eta Eako Portuko Udal Kontseiluak. 2025eko lehenengo hiruhilekoan, gainerako kontseiluak deituko dira: Hondarribia, Donostia, Orio, Zumaia, Deba, Lekeitio, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia.

6 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @aingerulaguna
    2024-11-30

    Comentario de X:
    Getaria cuenta desde hoy con un Consejo Municipal Portuario adscrito al departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco. https://t.co/0vXZi4ulEj https://t.co/ty62NJUevr

  • 2024-11-29

    Pues que casualidad, represento a una asociación de amarristas que se encuentra ubicada en la dársena del puerto deportivo de Getaria, compuesta de unos 150 barcos y a nosotros no se nos ha llamado a esa mesa. Que requisitos deben cumplirse para ser aceptados como "agente social".?

  • Argazkia Rafa Perez Beristain
    2024-11-26

    Por repetir más veces una misma mentira NO se convierte en verdad.
    Los agentes sociales NO TIENEN cabida en el Consejo portuario. Ni sindicatos, ni agentes sociales locales están invitados.
    Me remito a la respuesta a las alegaciones que realizó Mutriku Natur Taldea y que se pueden encontrar en los comentarios del Consejo portuario de Mutriku.

  • Argazkia Rafa Perez Beristain
    2024-11-26

    Por repetir más veces una misma mentira NO se convierte en verdad.
    Los agentes sociales NO TIENEN cabida en el Consejo portuario. Ni sindicatos, ni agentes sociales locales están invitados.
    Me remito a la respuesta a las alegaciones que realizó Mutriku Natur Taldea y que se pueden encontrar en los comentarios del Consejo portuario de Mutriku.

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-11-26

    Comentario de X:
    🚢 #Getaria cuenta desde hoy con un Consejo Municipal Portuario. Se trata de la tercera comisión de este tipo que se constituye en Euskadi, que reunirá a agentes sociales, pesqueros, cofradías y personas comercializadoras.

    🔗https://t.co/auHjYY7VTA https://t.co/Lmm2wZStTI

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-11-26

    Comentario de X:
    🚢 Gaurtik aurrera, #Getaria-ko Portuko Udal Kontseilua abian da. Euskadin eratu den hirugarren batzordea da, gizarte-eragileak, arrantzakoak, kofradiak eta merkaturatzaileak bilduko dituena.

    🔗https://t.co/2cfAEPgFm3 https://t.co/YnTF2gJL4s

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak