Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Eusko Jaurlaritzak baimena eman du ETS-k euskal Y-aren Arkautiko lotunea eraikitzeko hitzarmena sinatzeko (Gobernu Bilera 2024-11-26)

2024-11-26

Gobernu Kontseiluak baimena eman du astearte honetan Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak hitzarmena sinatzeko. Hitzarmen horren bidez, Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari agintzen dio Arkauteko lotuneko eraikuntza-proiektua idazteko eta obrak egiteko. Euskadiko abiadura handiko sareko trenbide-azpiegitura izango da hau, trenak banatzeko aukera emango duena Gasteizko kanpoaldetik beste norabideetara.

Datozen asteetan mandatu hau sinatuta, Arkautiko lotunea eraikitzeko administrazio-prozesuari amaiera emango zaio, eta atea irekiko da horrela Eusko Jaurlaritzak Euskal Trenbide Sarea bere erakunde publikoari eraikuntza-proiektuaren lizitazioa agintzeko, obrak idatzi, onartu eta, ondoren, lizitatzeko.

Arkautiko lotunea euskal trenbide-sare berriko bigarrena da, Bergarako lotunearen ondoren, azken hori ADIFek egina. Euskal Y-aren Arabako gune estrategiko honek 10,7 kilometroko luzera izango du, Euskadiko abiadura handiko linea Estatukoarekin lotzeko, eta 146,33 milioi euro aurreikusten ditu proiekturako eta trenbide-plataforma zuzendu eta eraikitzeko -3,25 milioi euro eraikuntza-proiektua idazteko, 130,07 euro obrak egiteko eta 13,01 euro obren zuzendaritza fakultatiborako-.

Hitzarmenaren arabera, ADIFek eta Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak proiektua eta obren exekuzioa onartuko dituzte, eta hilero ordainduko dira, Estatuko trenbide-administratzailearen aurrekontuen kontura, ETSk egindako obra-ziurtagirien arabera. Hitzarmen hori alde batera utzita, ADIF Abiadura Handiko Enpresak 34,67 milioi euro inbertituko ditu plataforma-lanak amaitu ondoren instalazioak eta gainegitura sartzeko, Euskal Y-aren gainerakoetan bezala.

Hitzarmena Arkautiko lotuneko lanek irauten duten bitartean luzatuko da, eta bi jarraipen-batzorde ditu, bata teknikoa eta bestea erakundeetako arduradunena, bere lanak behar bezala egiteko. Lehenengoa hiru hilean behin bilduko da, ADIFeko bi kiderekin eta Eusko Jaurlaritzako bi kiderekin, eta bigarrena urtean behin gutxienez, ordezkaritza berarekin.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak hiru lurralde historikoetako abiadura handiko trenaren obretan esku hartuko du; izan ere, 2023ra arte, ETSren lanak Gipuzkoako adarrean zentratu dira, eta horren plataforma, Donostiako Atotxako geltokiaren eta Astigarragako etorkizuneko aldiriko geltokirako lotune baten faltan, otsailetik amaituta dago. Une honetan, Bizkaian, ETS 6 kilometroko tunelaren eraikuntza-proiektua idazteko prozesuan dago, eta bertatik sartuko da abiadura handia Bilboko erdigunera, Basauritik.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @v_en_c
    2024-11-26

    Comentario de X:
    El Gobierno Vasco autoriza la firma del convenio para que ETS construya el nudo de Arkaute de la Y vasca (Consejo de Gobierno 26-11-2024) - Irekia https://t.co/xRGCLnNpvS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan