Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Enplegu eta gizarte gaietako sailburuak Ermuako gizarte zerbitzuetako zentro berria inauguratu du

2010.eko urtarrilak 28

Gemma Zabaletak, proiektu hau I+G+Bak gizarte-politiketara inkorporatzen duen aldaketa eta modernizazio politikaren abangoardia bihurtzen duela Ermua dio.

Eraikinean oinarrizko gizarte-zerbitzuak, inmigrazioari arreta eskaintzeko zerbitzua eta esku-hartze sozioedukatiboko udal taldea barne hartzen ditu.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, Gemma Zabaletak, Ermuako Gizarte Zerbitzuetako Zentro berria inauguratu du gaur goizean. Eraikinaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak, inmigrazioari arreta eskaintzeko zerbitzua eta esku-hartze sozioedukatiboko udal taldea barne hartzen ditu. Udalak sustatua, egungo eraikina birmoldatzeko eta egokitzeko E Planaren diru-laguntza eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailaren diru-laguntza lortu du barne-ekipamendurako. Sailburuak dioenez, "proiektuak, I+G+Bak gizarte-politiketara inkorporatzen duen aldaketa eta modernizazio politikaren abangoardia bihurtzen du Ermua".

Hain zuzen ere, Ermuko udalerriko gizarte-zerbitzuen izaera aitzindaria izan da Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila proiektuari laguntza ematera bultzatu duena. "Hemen aspalditik jabetuta zaudete zerbitzuek ezin diotela bizkarra eman enpleguari eta lan-orientazioko eta laneratzeko baliabideei", adierazi du Zabaletak.

Enplegua eta Gizarte Gaietako arduradunak iragarri du gizarteratze-enpresa bat sortzeko proiektu bat dagoela, On Egin etxez etxeko catering-zerbitzua eskainiko duena, hau da, Jaurlaritzaren hasierako oniritzia duen proiektu berritzaile bat.

Eusko Jaurlaritzak laneratze-enpresak sortzeko eta horiei eusteko aurrekontua milioi bat eurotan (10 milioi eurotik 11 milioi eurora) handitu du aurten. "Krisia eragin duenaz bestelako oinarriak dituen eredu baten aldeko apustua da; hau da, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasuneko eredu bat, bertan enplegua izanik txertatzeko tresna nagusia", adierazi du Gemma Zabaletak.

"Ermuko Gizarte Zerbitzuen Zentro berriaren inaugurazioak, Eusko Jaurlaritzak 2010. urtean hainbat udalerrirekin, Ermua tarteko, esperimentatu nahi duen lankidetza zabal baten hasiera izan nahi du, eta 2011. urtean EAE osora zabaldu nahi du, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea aldatuta", amaitu du sailburuak.

 

urtzen du Ermua.

 

3 iruzkin
  • @jcampanillas
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    @dcabo @Irekia por lo que parece se ha trasladado a "peticiones" http://t.co/KWbvIag63C

  • @jlcalzada
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    @dcabo @jcampanillas @Irekia Al parecer se incorporan como "peticiones" http://t.co/M2xnSckkGo

  • 2010.eko urtarrilak 28

    señora zabaleta,me permito hacer un comentario en voz alta,ayudas todos las que hagan falta,pero con mucho control,soy de los que creo que esas ayudas están enfrentando a la sociedad,por lo mal que están distribuidas,le voy a comentar un caso de los muchos que yo conozco en vitoria,mujer viuda de 60 años,nunca pago a la seguridad social,cobra la ayuda de 625 euros,vive con la hija,que se a empadronado en casa del novio,y a arrendado la casa a su madre,por la cual la dan la renta,la cuota de mendizorroza gratis,y trabaja todos los dias 3 horas en una casa,de la cual percibe 450 euros,sin comentarios,un saludo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta, sailburuak