
General Electric multinazionalak Euskadi aukeratu du kontagailu elektrikoen ekoizpenerako
Zamudion (Bizkaia) eraikiko den fabrika berriak 100 lanpostu sortuko ditu
Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak, Bidelek sozietatearen bidez, 60 milioi euroko inbertsioa egingo dute Euskadin, sare elektriko adimendunen zabalkundean eta ezarpenean datzan proiektu handinahia aurrera eramateko, oraingo kontagailuak aldatzea eta horien ordez digitalak jartzea ekarriko duena; energia aurrezten eta matxurak gutxitzen lagunduko duen egitasmoa, hain zuzen ere.
Proiektuak hiru urteko iraupena izango du (2012-‐ 2014), eta 410.000 biztanleri zerbitzua ematen dieten 230.000 kontagailu elektriko ordezkatzea eskatzen du, Euskadi sare elektriko adimendunen alorrean munduko herrialderik aurreratuenetarikoa izatea ahalbidetuko duena. Sare elektriko adimendunen egitasmo honek 1.370 lanpostu zuzen sortuko ditu 2015era arte.
Kontagailu elektriko berriek sare elektrikoaren modernizazio integrala eragingo dute. Gainera, teknologia digital horretaz hornituko dira azpiestazioak, eraldaketa zentroak, sorkuntza banatua, ibilgailu elektrikoa eta beste batzuk.
-
2012.eko martxoak 26
Comentario de Twitter:
RT @ESKLDN: 00.0758: Business: General Electric chooses the #Basque Country for its new smart electric meter plant: http://t.co/N8QEELio -
2012.eko martxoak 23
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: General Electric multinazionalak Euskadi aukeratu du kontagailu elektrikoen ekoizpenerako. http://t.co/Vb31mGPT -
2012.eko martxoak 23
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: General Electric multinazionalak Euskadi aukeratu du kontagailu elektrikoen ekoizpenerako. http://t.co/Vb31mGPT -
2012.eko martxoak 22
Comentario de Twitter:
General Electric elige Euskadi para una nueva planta de fabricacion de contadores electricos inteligentes http://t.co/v4CMSWbi -
2012.eko martxoak 22
Comentario de Twitter:
General Electric elige Euskadi para una nueva planta de fabricación de contadores eléctricos inteligentes. http://t.co/2Lgvnini