
Gasteizko Udalak eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Araba Jeneralaren erreforma bultzatzeko hitzarmena bukatzen ari dira
- Euskal Trenbide Sareak datozen hilabeteetan proiektu bat lizitatzea proposatzen du kale horren zorua eta hiri-ingurunea berritzeko, non bat egiten duten tranbiak eta autobus publikoak beste ibilgailu pribatu eta merkantzia-ibilgailu batzuekin
Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Jasangarriaren Saila eta Gasteizko Udalak Araba Jeneralaren kalean berritze sakon bat bultzatzeko hitzarmenaren xehetasunetan aurrera egin dute gaur. Gasteizko alkate Maider Etxebarria eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chueca bildu dira eta kalea zeharkatu dute. Bide hau tranbiaren eta hiriko autobusen garraio publikoko sistemek bat egiten duten erdiguneko arteria nagusietako bat da, ibilgailu pribatuekin eta merkantzien garraioko ibilgailuekin batera.
Sailburuak hitzarmen bat proposatu du, non Euskal Trenbide Sareak konprometitzen den 2,5 milioi euro inguruko inbertsioko esku hartze batean. Jarduketak zorua egokitzeko eta hiri-ingurunea berritzeko, Bakea eta Independentzia kaleen bidegurutzearen eta tranbia Eusko Legebiltzarraren aurrean duen geralekuaren artean. Urrats hori emateko, erakunde publikoak proiektu bat aterako du lizitazio publikora datozen hilabeteetan. Pauso hori emateko, bi erakundeek hitzarmena izapidetzeko lanak egin beharko dituzte eta, ondoren, ETSk proiektua lizitatuko du egin beharreko lanak xehetasun handiagoz zehazteko, tranbia-sistema hiriaren erdigunetik igarotzean hobeto integratzea helburuarekin.
Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak balioetsi egin du “bi erakundeen artean egiten ari garen lan handia eta emankorra Gasteizko erdiguneko arteria garrantzitsu horren egoerari modu sakonean aurre egiteko”, eta azpimarratu du “tranbia hiriaren ezaugarrietako bat da, Europako erreferente bat hiri-inguruneak berritzeko eta berroneratzeko, eta gure nahia da urrats hau aurrerapauso bat izatea ibilbide horretan”.
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak azaldu duenez, lehenengo pauso hau “oso ona” izango da Udalarentzat, “ez genuen adabaki gehiagorik nahi Araba Jeneralaren kalean, eta erdigunea biziberritzen lagunduko duen behin betiko irtenbide baten alde egiten genuen. Asko eskertzen diet sailburuari eta bere talde osoari bere erantzun-gaitasunagatik eta hiriarekiko konpromisoagatik”.
-
2024-11-21
Comentario de X:
Traducción: se van a terminar de cargar el tránsito de turismos por la calle General Álava de Vitoria.En línea con su imposición restrictiva donde se nos fuerza soslayadamente a usar la bici o el transporte público.
🌲Vitoria tontín capital 🌲
-
2024-11-21
Comentario de X:
✅ Erreforma proiektu honek, tranbiaren integrazioa hobetzeaz gain, hiri ingurua berrituko du eta Gasteizko erdigunea biziberritzen lagunduko du. Herritarrekin mugikortasun jasangarriago eta atseginago bat lortzeko beste urrats bat. -
2024-11-21
Comentario de X:
@metxebarria_vg @Irekia @euskotren @ETS_RFV @Gob_eus Este proyecto de reforma, además de mejorar la integración del tranvía, renovará el entorno urbano y contribuirá a la revitalización del centro de Vitoria-Gasteiz. Un paso más hacia una movilidad más sostenible y amable con los vecinos y vecinas. -
2024-11-21
Comentario de X:
El Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz y el Departamento de Movilidad Sostenible ultiman un convenio para impulsar la reforma de General Álava - Irekia https://t.co/fm6zQ2etyE