Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek larunbatean, martxoaren 24an, tren zerbitzua indartuko du ORDU ALDAKETA OFIZIALA dela eta

2012.eko martxoak 22

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, larunbat honetan, martxoaren 24an, Bilbo-Deba, Bilbo-Bermeo, Txorierri eta Topo lineatan gaueko ohiko zerbitzua indartuko du ordu aldaketa ofiziala dela eta (goizaldeko 2:00etan 3:00ak izango dira).

Zerbitzu horien ezaugarriak honako hauek izango dira:

BILBO-DEBA-BILBAO

Bilbotik: trenak 23:50ean, 1:50ean, 3:50ean, 5:50ean (Elgoibarreraino) irtengo dira eta beste bat 1:33an Durangotik Debara.
Debatik: irteerak 1:35ean, 3:35ean, 5:35ean, 7:19an (Elgoibartik Durangora) eta beste bat 1:33an Durangotik Bilbora.

AMOREBIETA-BERMEO-AMOREBIETA

Amorebietatik: zerbitzuak 0:19an,  3:19an (ordu ofizial berria), 4:19an, eta 6:19an.
Gernikatik: Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da eta 23:17an irtengo da.
Bermeotik: trenak 23:39an, 1:18an, 3:18an (ordu ofizial berria), 5:18an eta 7:25ean (Gernikaraino) irtengo dira.

BILBO-LEZAMA-BILBAO

Bilbo-Zazpi kaleetatik: zirkulazioak 0:00etan, 1:50ean, 3:50ean eta 5:50ean.
Lezamatik: trenak 0:30ean, 3:20an (ordu ofizial berria), 4:20an eta 6:20an irtengo dira.

LASARTE-HENDAIA-LASARTE

Lasarte-Oriatik
: 23:59an, 1:59an, 3:59an ,4:59an (Donostiaraino), 5:59 eta beste bat 1:15ean Donostiatik Hendaiara.
Hendaiatik: 1:03an, 3:03an (ordu ofizial berria), 4:03an, 5:03an eta 7:03an.
Era berean, 23:43an Donostiatik Lasartera beste zirkulazio bat irtengo da.

Argibide gehiago behar izanez gero, EuskoTreneko telefono hau izango duzue  902 543 210. Halaber informazio gehiago ere izango duzue geltokietan eta geralekuetan eta baita  www.euskotren.es Konpainiako web orrian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan