Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Salbuespenei buruzko dekretua "urrats erraldoi bat" da euskararen normalizazioan

2012.eko martxoak 22

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, eta Kultura sailburuak, Blanca Urgell-ek, Euskaratik salbuesteari buruzko dekretuaren azken bertsioa aurkeztu dute gaur.

Dekretuaren testua datorren apirilaren 3ko Gobernu Kontseiluan onartuko da,  apirilaren 16an, astelehena, emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Une horretatik aurrera ikasketak euskaraz egin dituzten pertsona guztiek izango dute azterketa ofizial mota guztietan hizkuntzen titulazioen ziurtagiriak egiaztatzetik salbuesteko aukera. “Euskara gizartean normalizatzeko prozesuan urrats erraldoia “ dela baloratu dute bi sailburuek.

“Euskaraz ematen den irakaskuntza kalitateko irakaskuntza bat dela, beti bezala hobe daitekeena, baina ez beste hizkuntza batean ematen dena baino maila txikiagokoa “ baloratu du Isabel Celaák. Haren iritziz, eta arrazoi horrengatik, gaur egun egiten den salbuespena, hots, ikasketak euskaraz egin dituzten pertsonei administrazio publikoetan eta beste instituzio batzuetan lan egiteko hizkuntza hori ezagutzen dutela egiaztatzeko ziurtagiria eskatzea, ez dago justifikatuta. “Herrialde normal baten gisa funtzionatzen hasi gara, herritarrei haien hizkuntza ofizialean inolako hizkuntz ziurtagiririk exijitu gabe “, baloratu du Hezkuntza sailburuak.

“Logika aplikatzea da. Euskaraz ikasi duzu; beraz, euskaraz dakizu eta ez duzu egiaztatu behar. Berdin-berdin gertatzen da gaztelaniarekin: gaztelaniaz ikasi baduzu, ez duzu ezagutzen duzula egiaztatu behar “, Blanca Urgell-ek Celaáren hitzak berretsi ditu. Kultura sailburuak, gainera, gobernuaren barruan egin den koordinazio-lan handia baloratu du. “Inplikatutako sail guztien lanaren emaitza da, Hezkuntza eta Kultura batez ere, baina baita Barne, Osasun eta Justizia Sailak ere. Halaber, euskararen alde lan egiteko konbikzio irmoa du Jaurlaritza honek, normaltasunetik eta herritarrentzat, lubaki eta banderetatik urrun eta pertsonengandik hurbil “, zehaztu du.

Heldutasun maila honetara iristeko, dekretuak prozesu “luze eta neketsu “ bat ezagutu du eta prozesu horrek zenbait euskal hezkuntza-eragileren parte-hartzea eta laguntza eskatu ditu. Hiru unibertsitateek (EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) parte hartu eta beren ekarpenak egin dituzte eta Euskadiko Eskola Kontseiluak aldeko txosten bat aurkeztu du. Gainera, Hezkuntza eta Kultura sailburuak bi aldiz agertu dira Eusko Legebiltzarrean dekretua aurkezteko, eta ez zen funtsezko eragozpenik jarri zuen talderik izan. Oraintxe bertan gai horren inguruan “izan daitekeen adostasun zabalena “ dago.

Gaur egun 37.000 pertsona ikasten ari dira euskara HABEko euskaltegietan. Haien artean, laurden bat baino gehiago 16-25 urteko gazteak dira. Gazte horiek salbuespenei buruzko dekretuaren onuradunak izan daitezke, azterketetara aurkeztu behar ez izateak ekarriko dien diru eta denbora aurreztearekin. Gainera, dekretuak eragiten dion orok euskarazko ikasketak Hizkuntza Eskola Ofizialetan jarraitu ahal izango ditu, haren ikasketek ematen dioten salbuespen mailatik abiatuz.
Azkenik, eta hau ere garrantzi handikoa da, dekretu honen onuradunak diren pertsonak azterketa ofizialetan hizkuntz eskakizunak aurkeztetik salbuetsita geratuko dira, administrazio publikora sartzeko oposizio-prozesuetan eta itunpeko irakaskuntzan klaseak emateko, besteak beste.

Ikasleek izango duten salbuespen maila haien ikasketa mailaren araberakoa izango da. Horiek horrela, Bigarren Hezkuntza Graduatuaren edo erdi mailako Lanbide Heziketako titulu bat duten pertsonek ez dituzte Erreferentziako Esparru Europar Bateratuko B1 mailaren titulazio baliokideak egiaztatu beharko, betiere curriculumaren % 50 baino gehiago euskaraz egin badute eta Euskara eta Literatura irakasgaia gainditu badute. Batxilergo edo goi mailako Lanbide Heziketako tituluek B2 aurkeztetik salbuesten dute eta unibertsitate-ikasketekin C1 eta C2-raino iritsi daiteke. (Salbuespen maila adierazten duten bi eranskin gaineratzen dira).

Dekretuak izan duen “adostasun erraldoia” eskuratzeko zuhurtasunaren bidea hartu da. Zentsu honetan, Kultura sailburuak Espainiako beste erkidego elebidunek C1 mailaren (EGAren baliokidea) salbuestea batxilergoa amaitzean ematen dutela (Adibidez Katalunian katalanez egindako ikasketekin edo Galizian galegoz egindakoekin) argitu du. Euskerarekin, salbueste hau unibertsitate mailara arte ez da emango.

Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, dekretu honek biztanleriaren artean ikusmin handia sortu du, izan ere Jaurlaritzak informazio eskaera “ugari” jaso ditu dekretu honi buruz galdezka bere lehen iragarpena eman zenetik. “Eusko Jaurlaritzak uste du poztasun handia emango duela eta euskal gizartearen eskaera sentikor bati erantzuna emango diola. Gainera, euskararen normalizazio prozesuarentzat bultzada ikaragarri suposatuko du”, adierazi du Isabel Celaák.

Dekretuak atzeraeraginezko ondorioa izango du 2008ko apirilaren 16a baino geroago lortutako titulu guztietarako, data horretan gertatu baitzen Eusko Jaurlaritzak eskainitako euskarazko tituluen eta Esparru Bateratu Europarraren arteko homologazioa.

3 iruzkin
  • @DonostiaGaztea
    2012.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Hizkuntza salbuesteko dekretuari buruzko prentsaurrekoa. http://t.co/VSTFBZ13

  • @lanbideejgv
    2012.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Rueda de prensa sobre el decreto de exención de idiomas. http://t.co/FHBSwEde

  • @lanbideejgv
    2012.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Hizkuntza salbuesteko dekretuari buruzko prentsaurrekoa. http://t.co/VSTFBZ13

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)