
Javier Hurtado kontseilaria: "Kontsumitzaileen sentsibilizazioa eta informazioa inoiz baino beharrezkoagoa da gizartearen erronka berrien aurrean"
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Eroskiren Consumer aldizkariaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du, eta kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko eta sustatzeko egiten duen lana nabarmendu du. Esku-hartzean, sailburuak gogoratu du lan hori 2022an aitortu zela Kontsumoaren Euskadi sariarekin. “Consumer sortu zen kontsumo-eskubideei buruz oso gutxi hitz egiten zen une batean, eskubide horiek ikusarazteko eta herritarrak sentsibilizatzeko. Gaur, 50 urte geroago, lan horrek ezinbestekoa izaten jarraitzen du”, adierazi du.
Sailburuak Consumer aldizkariak gizartean izan duen eragina aipatu du, egungo erronketara egokituta. Alde horretatik, azpimarratu du kontsumitzaileekiko sentsibilizazioa eta informazioa inoiz baino beharrezkoagoa dela gaur egun, globalizazioak, teknologia berriek eta kontsumo-ohituren aldaketek markatutako testuinguruan. “2023an, Kontsumobidek 28.000 erreklamazio jaso zituen, eta milioi bat eurotik gorako zigorrak ezarri zitzaizkien enpresei. Datu horiek islatzen dituzte, batetik, egungo erronkak, eta, bestetik, herritarrak gero eta gehiago jabetzen direla euren eskubideez, eta Consumer bezalako argitalpenen eginkizuna funtsezkoa izan da alde horretatik”, erantsi du.
Sailburuak adierazi du azken urteotan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesak aldaketa esanguratsua izan duela, produktuen bilakaerak, batez ere teknologikoenak, eta erosteko eta ordaintzeko modu berriek eraginda. Aldaketa horiei erantzunez, Euskadik bere arau-esparrua indartu du, eta 2023an Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua onartu zuen, Europako aurreratuenen artean dagoena. “Estatutu horrek kontsumitzaileen, bereziki zaurgarrienen, eskubideak indartzen ditu, eta enpresei beren jardunbide egokiak hobetzeko tresnak eskaintzen dizkie. Lege modernoa da, kontsumo arduratsua sustatzen du eta gizarte justuago eta jasangarriago baten oinarriak ezartzen ditu”, nabarmendu du.
Era berean, sailburuak prestakuntzaren eta informazioaren garrantzia nabarmendu du, kontsumo-politiken funtsezko zutabeak direla eta. 2023an, 30.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten Kontsumobidek ikasleentzat, profesionalentzat eta jendearentzat, oro har, antolatutako ikastaroetan. Prestakuntza-ahalegin hori kontsumitzaileen elkarteen eta kontsumoko udal-bulegoen lanarekin osatzen da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen dute euren lana indartzeko.
Testuinguru horretan, sailburuak aitortu du Consumer aldizkariaren ekarpena kontsumitzaileentzako konfiantza-erreferente gisa, garaietara eta teknologia berrietara egokitzeko duen gaitasunari esker.
-
2024-11-23
Garantizando la trazabilidad del producto, por ejemplo no encontrar panfletos con instrucciones en múltiples idiomas gastando papel si no se hubiera dado el cambiazo informen en los panfletos de páginas web falsas ya sea redirección mediante escaneo. Luego hay que ver dónde se ha producido el cambiazo en la cadena logística o a saber. Un ticket de compra sin especificación concreta del producto referencia única en cuestión puede dar lugar a quebraderos de cabeza a la hora de reclamar si se pusieran las cosas feas.
-
2024-11-23
Produktuaren trazabilitatea bermatuz, adibidez, ez aurkitu hainbat hizkuntzatan papera gastatzen duten jarraibideak dituzten panfletorik, baldin eta ez bada aldaketarik eman, informatu web orri faltsuen panfletoetan, edo birbideratu eskaneatze bidez. Gero, ikusi behar da non gertatu den aldaketa kate logistikoan edo, bestela esanda. Erreferentziako produktu bakarraren identifikazio zehatzik gabeko erosketa-tiket batek buruhausteak eragin ditzake gauza itsusiak jartzen badira erreklamatzeko orduan.






