Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Olibondoen berreskuratzeak eta Eusko Label ziurtagiria duen oliba-olio birjina estrak Euskal landa sektoreari aukera handiak irekiko dizkie

2012-03-23

Pilar Unzaluk, Eusko Jaurlaritzaren HAZI Korporazioko Zuzendari Nagusiarekin batera, Jakes Agirrezabalekin, gaur aurkeztu du Gasteizen Eusko Label ziurtagiria duen oliba-olio birjina estra

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk azpimarratu du Euskadiko olibondoaren laborantzak eta oliba-olio birjina estrak Eusko Label ziurtagiria lortzeko bultzadak landa sektorearen dibertsifikaziorako eta jarduera berrien inguruan landa garapena indartzeko aukera handiak eskaintzen dituela. Pilar Unzaluk adierazi du “kalitate handiko produktua da, jatorri euskaldunekoa eta hasieratik amaiera arteko kontrola duena”

Sailburuak zera ekarri du gogora, “Euskadiko olibondo landetan betidanik egin izan da kalitate handiko olioa eta horien lekuko gure lurraldeak dituen hainbat eta hainbat ehunurtedun olibondo dira“.

“Mendeetan izan dira olibondoak Arabar Errioxako paisaiaren erakusle. Zonalde horretan guztian landatu izan da, ardoarekin eta zerealarekin batera dieta mediterraneoaren giltzarri dena. Dena den, hegoaldean olibondoekin eta iparraldean zerealarekin lortutako teknifikazio eta espezializazioak, olibondoen laborantzaren teknikaren haustea ekarri zuen, bigarren maila batean utziz eta etxe ekoizpenera murriztuz”.

Hori dela eta, “Arabako landa-ekoizpenen dibertsifikazio aukera berriak ekarriko ditu, landa garapenerako ekimen berriak sortuko ditu eta biodibertsitatea mantentzen lagunduko du. Beraz, Arabar hegoaldeko olibondoak berreskuratuko dira mahastien gehigarri izateko eta nekazariei sektore erentagarriago bat eskaintzeko” azpimarratu du sailburuak.

“Eusko Label –Pilar Unzaluren esanetan- jatorri eta kalitate ziurtagiria da kontsumitzailearentzat eta, era berean, merkatuan lehiakorragoak izan daitezen euren lanaren balorizazio erreminta eskaintzen die laborariei ziurtagiri horrek”.

Araban 250 hektarea erabilgarri daude olibondoetarako eta ekoizpen maila 80.000 litrokoa da. Hektarea horietatik 45,8 kontrolatu dira ekitaldi honetan eta 20.000 litroko potentzialtasuna duten 7.500 litro ziurtatu dira. Beraz, hazkunderako margina handia dago, bai epe ertainera landaketak handituz baita ziurtagiria lortzeko prozesuan dauden ekoizle berriak gehituz.

“Nekazari eta abeltzainek ingurumenarekin gero eta errespetagarriagoak diren ekoizpen eredu eta teknikak erabiliz euren lana garatu dezaten nahi dugu, gure landa eremuko ondare naturala eta kulturala bermatuz eta kontsumitzaileei produktu sano eta kalitatezkoak eskeiniz”, amaitu du Pilar Unzaluk.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)