NIK Patrika Digitala
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak bihar-etziko Euskadiren proposamen nagusiak aurkeztu ditu Europan

2024-11-20

Lehendakariak bihar-etziko Euskadiren proposamen nagusiak aurkeztu ditu Europan

  • Pradales Lehendakariak ziurtatu duenez Euskadik EBko erakundeetan gaur egun duen presentzia eta zeresana indartzea helburu duten hamaika ekimenetan lan egiten ari da Eusko Jaurlaritza

Bruselarako bidaiaren bigarren egunean komunikabideen aurrean egindako agerraldian adierazi duenez, une hau erabakigarria da Europar Batasunaren etorkizunerako; izan ere, Europako erakundeak Europar Batasunaren hurrengo hamarkada baldintzatuko duten erabakiak hartzen ari dira, eta adosten diren neurri horiek guztiek ondorio politiko, ekonomiko eta sozial ugari izango dituzte Euskadin.

Imanol Pradalesek aurreratu duenez, Europako Parlamentuko presidente Roberta Metsolarekin eta presidenteordearekin egingo dituen bileretan euskarak Europako erakundeetan espazioak irabazi behar dituela ipiniko du mahaiaren gainean, zentzu horretan, "euskara EBko hizkuntza ofiziala izateko eta Europako Parlamentuan erabili ahal izateko aukera historikoa dugula" nabarmendu du.

Hain justu ere, helburu hori erdiesteko Eusko Jaurlaritzan egiten ari den lanaren berri emango du Lehendakariak. "Urrats sinboliko oso garrantzitsuak dira, eta gu, gobernu gisa, etxeko lanak egiten ari gara", adierazi du Imanol Pradalesek.

Halaber, Lehendakariak Euskadirentzat oso garrantzitsuak diren beste gai batzuk ere jorratuko ditu Europako Parlamentuko agintari gorenekin, hala nola Europako Funtsen zuzeneko kudeaketa defendatzea, Europan industriaren susperraldia eragitea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko inbertsio publikoko proiektuak sustatzea eta ardatz atlantikoa indartzea.

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-11-21

    Handia baino pauso gehiago ematea ere, eta ahulagoak izan daitezke, gertaeren arabera estrategikoki mugi daitekeen txikiaren aldean. Txikiagoa izan daiteke maneiatzeko zailagoa, eta abantailak izan ditzake hondakinen berreskurapenaren deskuidurik gabe, ahal izanez gero balio-bizitzaren amaieran.

  • Argazkia Xaver
    2024-11-21

    Dar también más pasos de lo grande y también puede ser más frágil a lo pequeño bien colocado movible estrategicamente en función acontecimientos. Más pequeño puede ser más difícil de manejar y puede presentar ventajas sin descuido de la recuperación de residuos al final vida útil revalorización a poder ser

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak