Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskal Herriko berrogeita hamar enpresak euskal produktuen kalitatea eramango dute Bartzelonako Alimentaria azokara

2012.eko martxoak 22

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila Euskadiko produktuen bitartez egongo da Alimentaria azokan

Euskal Herriko produktuen kalitatea izango da berriz ere protagonista  Euskadik 2012ko Alimentaria azokan izango duen presentzian; hemeretzigarren edizioa izango du aurten elikagai eta edarien nazioarteko azokak, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzalu izango da inaugurazioan,
Euskadiko berrogeita hamar enpresa inguru bilduko dira Eusko Jaurlaritzak sustatutako 1300 m2-ko espazioan, Bartzelonako Azokako Gran Viako hiru kokalekuetan; hain zuzen ere, 2, 3, eta 7 pabiloietan.

Bisitari profesionalak sustapen.ekintza zehatzetara joateko aukera edukiko du, Erkidegoen pabiloiko (2 pabiloia) Eusko Jaurlaritzaren erakusmahaian egingo diren 15 minutuko ZUZENEKO SUKALDARITZA ERAKUSTALDIETARA, adibidez. Sukaldari profesionalek hainbat errezeta prestatuko dituzte, pintxo errazak eta plater elaboratuak, lehengaia ezaugarri komun moduan hartuta.

Horrez gainera, ARDOAREN GALERIA egongo da 3 pabiloiko Euskadiren erakusmahaian, eta bisitariak ikusgai dauden upategietako Arabar Errioxako ardoak, txakolina eta sagardo naturala dastatu ahal izango ditu. Sommelier bat egongo da bertan.
Sukaldaritza eskaintza oso zabala izango da; elikadura sektore guztiak egongo dira, eta aurkezpen askotarikoak egingo, produktu naturalenak eta IV eta V gametako produktu paketatuenak, besteren artean.

Alimentaria profesionalentzako azoka da, munduko elikadura eta edari azoka garrantzitsuenetako bat. Hori diote nazioarteko elikagai industria, merkataritza eta banaketa eragile nagusiek. Azokarekin batera, jarduera paralelo ugari egingo dira; biltzarrak, hitzaldiak, tailerrak, mintegiak, sukaldaritza erakustaldiak (show cooking), foroak, esperimentazio-guneak, dastatzeak eta abar…

Dastatze komentatuak eta aurkezpenak
Intervin Pabiloian, Ardoaren Galeriari eskainitakoan, hainbat dastatzen eta aurkezpen egingo dituzte ardogintzako adituek, VEREMA Taldeak eta Mikel Garaizabal adituak, besteak beste.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak dastatze komentatua sustatuko du Guillermo Castaños enologoarekin.

Hainbat upategik euren ekoizpen, urtabe eta etiketa berriak aurkeztuko dituzte.
Eta artisau garagardoa egiten hasi den enpresa batek produktu hori aurkeztuko du egun horietan.

PROGRAMATUTAKO EKINTZAK

Astelehena, martxoak 26
Dastatze komentatua –Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea. 3 Pabiloia, INTERVIN: B50 - C50 erakusmahaiak, 17:00.

Asteartea, martxoak 27
Verema Taldeak zuzendutako dastatzea. Arabar Errioxako ardoen idiosinkrasia. Erreserbako ardo beltzak. 3 Pabiloia, INTERVIN: B50-C50 erakusmahaiak, 13:00.
Ostatu Upategien etiketa berriaren aurkezpena. 3 Pabiloia, INTERVIN: B50-C50 erakusmahaiak, 15:00.
Vgnosterren garagardo gastronomikoen aurkezpena. 3 Pabiloia, INTERVIN: B50-C50, erakusmahaiak, 16:30.

Asteazkena, martxoak 28
Itsasmendi Upategien Artizar Txakolinaren aurkezpena. 3 Pabiloia, INTERVIN: B50-C50 erakusmahaiak, 11:00.
Mikel Garaizabalek zuzendutako dastatzea. Arabar Errioxako ardoen azken hamarkadako urtabe bikainak. 3 Pabiloia,  INTERVIN: B50-C50 erakusmahaiak, 13:00.
Mikel Garaizabalek zuzendutako dastatzea. Txakolinaren aurrerapenak. Teknologia eta Tradizioa. 3 Pabiloia,  INTERVIN: B50-C50 erakusmahaia, 16:00.
Intervineko Ardo Galeria eta Erkidegoetako Sukaldaritza Erakustaldiak etengabeko ekintzak izango dira azokak iraun bitartean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)