
Ohiko osoko bilkura (2024/11/21)
Gai-zerrenda:
- 1. Bateraezintasunen irizpena
Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Pau Blasi Uribarri, Marijo Etxegoien Arzuaga eta Santiago López Céspedes legebiltzarkideen bateragarritasun-egoerari buruz)
Egilea: Bateraezintasunen Batzordea
- 2. Bateraezintasunen irizpena
Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluko hautagaien bateragarritasun-egoeraren gainean eginda. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kideak izendatzea
Egilea: Bateraezintasunen Batzordea
- 3. Aurrekontuen lege-proiektua. Irakurketa bakarreko prozeduraz
Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzeko
Egilea: Eusko Jaurlaritza
- 4. Interpelazioaren ondoriozko mozioa
Euskadiko Justizia Administrazioaren kudeaketari eta langileen lan-eskubideei buruz
Egilea: López Céspedes, Santiago (PV-ETP TP)
- 5. Interpelazioaren ondoriozko mozioa
Uraren kanonari buruz
Egilea: Morales Peral, Ana (PV-ETP TP)
- 6. Legez besteko proposamena
Erreparazio-eskubidea garatzeko plan bat osatzeari begira indarkeria matxistaren erailketaren biktima izan direnen gertukoekin prozesu bat abiatzeari buruz
Egilea: EH Bildu TP (EH Bildu TP)
- 7. Interpelazioaren ondoriozko mozioa
Etxebizitzarako eskubidea ez betetzeari buruz
Egilea: Hernández Hidalgo, Jon (Mistoa-Sumar TP)
- 8. Legez besteko proposamena
Migrazio- eta asilo-politiketan Europako erakundeek hartutako norabidea errefusatzeari buruz
Egilea: EH Bildu TP (EH Bildu TP)


