qrcode

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta eraldaketa-instalazioetan inbertsioak egiteko laguntzen 4,8 milioi euroko deialdia egin du 2025´erako (Gobernu Bilera 2024-11-19)

2024-11-19

Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Gobernu Kontseiluari jakitera eman dio mahastizaintzako eta ardogintzako  azpiegituretan eta eraldaketa-instalazioetan, bai eta merkaturatze-egitura eta tresnetan ere, inbertsio materialak eta ez-materialak egiteko 2025erako laguntzen deialdia egin duela (ISV  inbertsioa), NBEF funtsen kontura 4.800.000 eurokoa.

Mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta eraldaketa-instalazioetan, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan ere, inbertsio materialak eta ez-materialak egiteko 2025erako laguntzen deialdiaren helburua da mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendu globala hobetzea eta enpresa horiek merkatuaren eskaeretara egokitzea, bai eta horien lehiakortasuna handitzea ere.

Horretarako, finantza-laguntza emango zaie ardogintzako azpiegituretako, eraldaketa-instalazioetako eta merkaturatze-egitura eta -tresnetako inbertsio materialei eta ez-materialei, baita energia-aurrezpena, energia-efizientzia globala eta prozesu jasangarriak hobetzeko ere. 

Inbertsio horiek mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen ekoizpenarekin, merkaturatzearekin edo biekin lotuta egongo dira. Programako baliabide ekonomikoak Europako NBEF Funtsetik iritsiko dira.  

Aurreikusten da Euskal Autonomia Erkidegoan 16.000.000 euroko inbertsio-jarduerak aurkeztu daitezkeela, eta onuradunek finantzaketaren % 60 jarriko dute gutxienez.  Laguntza % 40koa izan daiteke, baina, aurreko ekitaldien arabera, NBEF funtseko 4.800.000 euro erabiliko direla kalkulatzen da.  

Zenbatekoak dagozkion aurrekontu-partidekin finantzatuko dira. Aurrekontuaren urte anitzeko banaketaren justifikazioa da interesdunak emandako laguntzaren % 80raino aurreratzea eskatzeko aukera duela.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko