Berriak
Eu

EcoEuskadi 2020 jardunbide egokitzat hartu dute Europako eskualde eta hirien 5. Goi Bileran

2012.eko martxoak 22

Goi Bilera honek Europako hainbat eskualdetako ordezkari politikoak biltzen ditu, eta baita EBko estatu guztietako hainbat alkate ere, eta europar hirien aldeko apustua egiten du, garapen jasangarria mundu osoan bultzatzeko xedez. “Europako hiri-ehuna XXI. mendean” izenburupean, 5.Goi Bilerak gai hauek jorratuko ditu, besteak beste: hiri-dinamika, europar gobernantza, eta eskualde eta hiriek klima-aldaketari aurre egiteko lanean jokatzen duten rola.

Antolatzaileek 28 proiektu aukeratu dituzte, jardunbide egokien adibide bezala erakusteko “Colourful Cities” izeneko erakusketa tematikoan.  Erakusketak lau multzo ditu: beautiful cities, hiriko arkitektura eta plangintzan kontzentratua; green cities –hemen sartzen da EcoEuskadi 2020-, eraginkortasun energetikoa eta garraio eta garapen jasangarria jorratzen dituena; smart cities, estrategia berritzaile eta adimentsuetan oinarritutako proiektuak biltzen dituena; eta inclusive cities, inklusio, gizarte berrikuntza eta enpleguarekin zerikusia duten adibideak biltzen dituena.

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategia aurkezten ari da egun hauetan, martxoaren 22 eta 23an,  Kopenhagen. Beraren partaideak dira Koordinazio Idazkari Nagusia –Virginia Múgica-, Lehendakaritzako Koordinazio Zuzendaria –Koldobike Uriarte- eta Ihobe, EcoEuskadi 2020ko Idazkaritza Teknikoa den aldetik.

Era horretan, EcoEuskadik Europako eskualde liderren artean jartzen du Euskadi, aurrerabide ekonomikoaren, ekitatearen eta gizarte kohesioaren aldeko apustua egiten duen bide-orri baten bitartez, hori guztia ingurumenaren babesari lotuta. Estrategia eraikitzeko prozesuaren esparru kontzeptuala integrazioarena izan da, bai estatuko eta nazioarteko legedira egokitzeko ikuspegitik, tokiko eta eskualdeko legedira ere egokituz, eta bai eragileen, interes taldeen eta herritarren parte-hartzea ahalik eta gehien handitzearen ikuspegitik.

Kopenhagen, Eskualdeen Batzordeak adierazpen bat onartuko du, hiri-garapenak eskualde bakoitzean jokatu behar duen rolari buruzkoa eta hiri-garapen jasangarriari buruzkoa, NBEk Garapen Jasangarriari buruz ekainean –Rio +20 izenez- egingo duen Konferentziaren eztabaidetan sartzeko.

5 iruzkin
  • @EvaristoAllende
    2012.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @edubara: EcoEuskadi 2020 seleccionada como buena practica en la V Cumbre Europea de las regiones y ciudades http://t.co/Yjn52lyx #sostenibilidad

  • @edubara
    2012.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    EcoEuskadi 2020 seleccionada como buena practica en la V Cumbre Europea de las regiones y ciudades http://t.co/Yjn52lyx #sostenibilidad

  • @elixabetei
    2012.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    EcoEuskadi 2020 seleccionada como buena practica en la V Cumbre Europea de las regiones y ciudades http://t.co/JHL0TTUx

  • @SUnzurrunzaga
    2012.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @fbarrene: EcoEuskadi 2020 seleccionada como buena práctica en la V Cumbre Europea de las regiones y ciudades http://t.co/PFSu6NWN

  • @fbarrene
    2012.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    EcoEuskadi 2020 seleccionada como buena práctica en la V Cumbre Europea de las regiones y ciudades http://t.co/PFSu6NWN

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)